Aprobetxatu behar dituzun komunikazio digitalaren 5 tresna

herramientas de comunicación digital - Amaia Ocerin
Komunikazio digitala ingurune paregabea da zure audientziarengana iristeko. Artikulu honetan helburu hori lortzeko erabili ditzakezun bost tresna garrantzitsuenak aurkeztuko dizkizut. Zure publikoarengana iristea zure esku dago, teklatu kolpera...

Edukien zerrenda

Blog honetan jadanik hitz egin dizut eraldaketa digitalak suposatzen duenaz, eta komunikazioan ekarri dituen aldaketez. Behar izatekotan, blogeko beste artikuluak irakurri ditzakezu guzti honen garrantzia ulertzeko.

Zure lan eremua industria kulturalak edota sormen industria badira, zuzenean eragiten dizu, berdin dio zein modalitatean jarduten duzun. Eguneratzeko ordua da. Gure komunikatzeko era aldatu delako, baina batez ere alferrik galdu ezin dituzun aukera asko eskaintzen dituelako. Honako artikulu honetan azaltzen dizut, begiradatxo bat dota diezaiokezu.

2019ko azkeneko artikuluan 2020rako sare sozialetako 13 joerei buruz hitz egin nuen. Joera horietan oso argi geratu zen markek, enpresek eta profesionalek  publikoarekin harremanak sortu behar dituztela. Konfidantzan oinarritutako harremanak, gardentasunetik, egiatik eta zintzotasunetik abiatuta.

Eta non islatu hori dena? Zein plataformetan edo zein baliabide martxan jartzen dugu lortzeko? Horri buruz hitz egingo dizut artikulu honetan.

Helburua: zure publikoarekin komunikatzea

Nahiz eta diseinatzaile, idazle, margolari, musikari, antzezle, galerista, chef, eskultore,.. izan, sormen industrian jarduten duen edonork helburu zehatz bat dauka: publikora iristea. Ez al da egia?

Eta gaur egun non dago audientzia hori? Interneten. Eta zure publikoarengana iristea ez da bide samurra, egia da, baina lehen baino askoz zuzenagoa da,  bidetik bitartekari asko kendu direlako, eta orain posible delako bi norabideko eta zuzeneko komunikazioa zure publiko eta jarraitzaileekin.

Nola lortu dezakezu? Hemen azaltzen dizkizut kontutan hartu ahal dituzu bost baliabide edo tresna zure helburua lortzeko

komunikazio digitala errezten dizut bost tresna

1 Webgunea / bloga

Zure edukiak biltzen dituen webgune bat, nahiz eta blog formatuan izan, erreminta bikaina da zure publikoarekin harreman zuzena izateko. Zugandik zuregana.

Zure bloga edo webguneari esker konektatzen duten edukiak eskaini ahalko dituzu, zuri interesatzen zaizuna esatea eta helaraztea, eta publikoak zugandik espero duena. Nik zurekin blog honen bidez egiten dudan bezala.

Webgune edo blog batek  zenbait eginkizun betetzen ditu: bisitak erakartzen ditu; sare sozialetatik hedatu daitezkeen edukiak sortzen dituzu; identitate digital bat sortzen duzu, autoritatea eta ospea lortzen duzu egiten duzuna erakustean; zure audientziarekin konektatzen duzu; kontaktuak lortzeko aukera paregabea da; eta horri guztiari esker interneteko bilatzaileetan zure posizionamendua hobetuko duzu.

Ez da gutxi!

Blog bat mantentzea lana ekartzen du, ados. Eta agian ez zaizkizu gaiak okurritzen, edota idaztea ez da zure indargunea. Baina pentsatu horretara dedikatzen garen profesionalak existitzen direla, eta lagundu ahal zaitugula.

2 Sare sozialak

Oraintxe bertan azaldu berri dizut zure webgunean edo blogean edukiak sortzea sare sozialetan zer kontatzen balioagarria dela.

Gakoa da horrelako plataformetan presentzia izateko estrategia bat izatea, eta profilak zein sare sozialetan irekitzearen erabakiarekin bat etortzea.

Kontua ez da egoteagatik egotea. Ezta plataforma guztietan presentzia izatea ere. Plataforma bakoitzean zein helburu ditugun pentsatu behar da, eta presentzia hori nola antolatuko dugun.

Oso ohikoa da bihozkada batengatik edota joera batengatik profil bat sare sozial jakin batean sortzea, eta kudeaketa faltagatik azkenean profil horiek eguneratu gabe geratzea.

Beraz, kontuan izan honakoa:

  • Konfidantzan oinarritutako harreman bat sortzea da kontua.
  • Sare sozialetan egotea ez da zure buruari buruz momentu oro hitz egitea.
  • Oso garrantzitsua da plataforma bakoitzean zer esaten denari arreta jartzea, eta horren arabera jokatzea. Zure publikoak benetan interesatzen zaionari buruz pistak emango dizkizu
  • Partekatu eta parte hartu. Aprobetxatu kideen artean sortzen den harreman horretaz, zure komunitatea eta zure hartean.
  • Entzun eta erantzun. Plataforma batean bazaude, komentatzen, erantzuteko eta elkarrizketak mantentzeko da.

Zein sare sozialetan presentzia izateko aukeratzeko momentuan, pentsatu behar duzu zein eduki mota partekatuko duzun, nori zuzenduko zaren eta non dagoen zure audientzia

Ikertu eta erabaki

3 Bideoa

Bideoa formatu kutunena bilakatu da, eta horri esker zaren bezalakoa aurkeztu dezakezu zure burua, eskaintzen duzuna modu hurbil, zuzen eta atsegin baten.

Testua, irudia, ahotsa eta mugimendua: dena batean.

Gainera, ekoizpen-kostua, sortzeko tresnak eta hedapen bideak unibertsalizatu dira azken urteotan, eta edonoren esku daude. Telefono mugikorra bideokamera indartsua da dagoeneko.

Bestalde, gaur egun bideoak partekatu daitezkeen formatuek gora egin dute: Instagrameko stories-en segundo gutxi batzuetako bideoetatik Vimeo-ko dokumental osoetara… aukera zabala dago.

Eta zein da formaturik hoberena? Denak. Helburuaren arabera, zein plataforma den eta zein publiko motari zuzenduta dagoen, eta batez ere, bideoak zer estan duenaren arabera formatu bat edo bestea hobeto funtzionatuko du.

Bideoari buruzko zenbait datu garrantzitsu:

  • Google-k indexatzen ditu, beraz bilaketa emaitzetan agertuko dira.
  • Youtube interneteko bigarren bilatzailea da jadanik

4 Newsletterrak

Newsletterra edo albiste-buletina kontaktu-zerrenda edo datu-base propio batera aldian-aldian bidaltzen den posta mota bat da.

Zure publikora modu zuzenean iristeko modu bat da, bere postontzira zuzenean. Eta, nahiz eta formatu hau zaharkituta geratu dela esaten den, egia esan, sare sozialetako irismena ez da iristen mailingek edo newsletter-ek erregistratzen dituzten irekiera-tasetara.

Hori guztia oinarritzen da, normala den bezala, bidaltzen den edukia hartzaileen (kontaktuen edo gure korreo zerrendan harpidetuta daudenak) interesekoa izatea. Kontua ez da pentsatu gabe emailekin bonobardatzea.

Berriro ere, ekintza mota hori abian jartzeko estrategia da gakoa.

Zer onura ekari ditzake newsletter batek? Jarraian bere abantailetako batzuk uzten dizkizut:

  • Zure webgune edo blogeko edukiak igortzeko aukera eskaintzen dizu. (Ikusten? Lehenengo puntura bueltatzen gara).
  • zure markaren kontzientzia eta pertzepzioa entzuleengan areagotzen du.
  • Edukiak interesgarriak badira, konfindantza sortu dezakezu eta zure marka posizionatu dezakezu.

Eta zeintzuk dira newsletterrak aprobetxatzeko gakoak? Hemen 4 aholku dituzu:

  • Informazioa eta edukia garrantzizkoa izan behar du, hartzailearen interesekoa.
  • Lerro sortzaile bat mantendu, beti txantiloi berarekin eta elementuak leku berean.
  • Informazio laburra, zehatza eta argia.
  • Errespetatu bidalketen denborak eta kadentziak. Pauta bat ezartzen baduzu (astero mail bat, adibidez), errespetatu.

5 Podcasta

Oraindik ez da gehiegi hitz egiten gure inguruan, baina beste herrialde batzuetan (AEBn, kasu) urte batzuk daramatzate boomean.

Baina efektu bera iragartzen da gure artean. Eta, egia esan, nabaritzen ari da gero eta podcast gehiago eta entzule gehiago daudela.

Podcasta audio-blog moduko bat da, hartzailearentzat oso erosoa, edozein unetan eta egoeratan harpidetu eta entzun baitaitezke pasarteak.

Gai askotariko podcastak existitzen dira dagoeneko, eta gakoa nitxo bat aurkitzea eta, noski, kalitatezko edukiak partekatzea.

Datu bat: Variety aldizkariak podcastak sartu zituen 2019ko 19 joeren artean. Argitalpenaren arabera, podcastek urte horretan izandago hazkundea espektatiba guztiak gainditu zituela, eta horrek azaltzen du 2020rako iragartzen diren proiektu berriak eta sektorean egingo den inbertsioa.

Beraz, bat sortzera ausartzen bazara, orain bertan egitera. animatzen zaitut

Zer iruditu zaizu? Hauek izan dira ingurune digitalean komunikatu nahi baduzu 2020an kontutan hartu behar dituzun bost tresnak.

Dudarik izatekotan, edo laguntzarik behar izatekotan, badakizu, galdetu beldurrik gabe.

Partekatu nahi duzu?

Azken artikuluak

Harpidetu zaitez eta informazioa jaso

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazioa hemen osatu ahal duzu