edukia partekatu sare sozialetan - Amaia Ocerin

Nire artikulua partekatu dezatela, arren… Horrela zabiltza?

Orduak eman artikulu bat idazten, irudi politak bilatzen, testuak orrazten, baliabideak ikertzen…argitaratu eta… inork ez du partekatzen. Hainbeste arretaz sortutakoa pikutara joan dela uste duzu; hobe zenuela denbora beste lan errentagarriago batean inbertitu izan bazenu.

Orduak eman artikulu bat idazten, irudi politak bilatzen, testuak orrazten, baliabideak ikertzen…argitaratu eta… inork ez du partekatzen. Hainbeste arretaz sortutakoa pikutara joan dela uste duzu; hobe zenuela denbora beste lan errentagarriago batean inbertitu izan bazenu.
Horrela sentitu gara denok noizbait, ziur nago. Buruari bueltaka: gaia egokia zen, edukia interesgarria, ondo idatzita; zergatik inork ez dio jaramonik egin? birtxio edo atsegin dut bat ere ez!

Lasai, horrelakoak gertatzen dira. Hobeto ulertzen da datuei erreparatuta: batez besteko arreta denbora 8 segundokoa da; %65ak ez du testua irakurtzen esteka bat sakatzen duenean. Zer egin?

Partekatzen ez den edukia ikusten ez den publizitatea bezalakoa da. Denbora, dirua, energia eta baliabideak inbertitzen dira. Nola lortu edukia ikustaraztea, klik madarikatua egiteko arreta deitzea eta trafiko baliagarria erakartzea?

Hasteko, ez dago formula magikorik. Baina oinarri batzuk finkatuta, agian emaitzak hobeak izango dira. Hemen hamar bat:

1.Neurtzeko adierazle sistema bat sortu

Neurtzen ez dena ezin da hobetu. Beraz, zer lortzen dugun eta zer lortu nahi dugun zehaztu beha da. Honetarako egokia da adierazle batzuk definitzea. Adierazle horiek eskainitako datuen arabera gure edukiek sortzen duten interesa jakin genezake eta erabakiak hartu.

Apurka-apurka, edukiak interesetara doituko ditugu eta horrela emaitzak ere hoberantz aldatuko dira.

2. Izenburuak badauka indarrik?

Arreta piztea esan dugu. Izenburua da lehenengo irakurtzen duguna eta sare sozialetan zabaltzeko esaldia. Beraz, izenburuak indarra badauka aukera handiagoak izango ditugu hartzaileak klik egitea lortzeko eta partekatzeko.

Izenburu erakargarriak sortzeko badaude trikimailuak: zerrendak egin (10 gomendio, 5 onenak, …); edukia definitzen duen izenburua sortu; zure hartzailean pentsatu eta zer behar duen galdetu zure buruari eta horri erantzun; galderak bota.

3. Artikuluaren testuaren formatua: hobeto esaldi laburrak

Erabiltzaileak zure artikuluaren izenburuan klik egitea lortu baduzu (ederto!) eta edukia zabaltzen denean paragrafo luze eta amaigabekoaz osatuta badago, bistara gogorra, atsedenik gabe… akabo!

Begiratu batean eta bistara atsegina izatea lortu behar da. Hobeto paragrafo eta esaldi laburrak. Puntuazio-markak horretarako daude… erabili!

4. Arlo horretako adituak aipatu

Edukian lantzen duzun gaiaren alorreko aditu, ikertzaile, pertsonaiak… aipatuz, gaian sakondu duzula eta eguneratua zaudela erakutsiko duzu. Hasieran zaila bada ere, horrelako edukiak jaso ditzakezu: besteen iritziak, beste batzuek idatzitako edukien bilduma…

5. Irudien boterea

Edukiak arreta piztu behar duela esan dut eta horretarako irudiek aukera handiak eskaintzen dizkigute. Arreta lortzeko denbora oso mugatua da eta irudi bat testua baino askoz erakargarriagoa da eta zuzenago heltzen zaio hartzaileari.

Telefono adimentsuaren garaian, hitz egiteko baino gehiago, edukiak kontsumitzeko erabiltzen dugula, irudiek erabiltzaileen interesa pizteko tresna izan daitezke.

Beraz, etekina atera irudiei, formatu eta modu ezberdinetan: irudi erakargarriak erabiliz; irudiei testua gehituz; edukiaren atal bat irudien bitartez adieraziz, infografiak eginez, adibidez; memeak erabiliz…

6. Edukia erakargarria al da?

Agian zuretzako oso interesgarria da, baina hartzaileari ez zaio horrela iruditzen. Gaia aukeratzerakoan, hartzailearen lekuan jarri eta pentsatu berarentzat egoki, erakargarri eta erabilgarriak izan daitezkeen gaiak zeintzuk izan daitezkeen.

Eta gaiekin batera, eduki horiek aurkezteko mota ezberdinetan pentsatu baita ere: infografiak, aurkezpenak, txantiloiak, gidak, eskuliburuak… Edukia irenstea baino, gogotsu hartzeko aukera eskaini.

7. Argitalpenak egiteko unea aukeratu

Zure edukia partekatzeko unerik egokiena, hartzaile gehien sarean dabiltzanean izango da, noski. Nola jakin noiz den hori? Sare ezberdinen estatistikak ikertuz eta aztertuz.

Aztertu eta kontuan izan argitaratzeko unean.

8. Ekin eta zenbaitetan argitaratu

Hartzaileak “harrapatzeko” tartea ez duzu lehenengotan eta behin bakarrik asmatuko. Ohikoa da, ez larritu. Baina denbora luzez landu duzuna behin baino bakarrik partekatzen baduzu ez duzu inpakturik lortuko.

Zer egin? Edukia egunean zehar ordu ezberdinetan hedatu eta egun ezberdinetan. Baina kontuz: honek ez du esan nahi matraka ematen ibili behar zarela behin eta berriro. Kontrol batekin egin behar duzu, bestela, erabiltzaileak aspertuko dituzu eta alderantzizko efektua lortuko duzu.

9. Zure edukia partekatzeko baliabiderik eskaintzen duzu? 

Zure bloga edo webguneak edukiak partekatzeko aukerarik eskaintzen du? Hau bada baliabide erraza eta partekatzeko ekintza ahalbidetu eta errazten duena. Egun badaude hainbat plugin eta baliabide edukian bertan sare sozialetako ikonoak agertzen dituztenak. Hartzaileak ikono hauek sakatuta, edukia beste plataforma horietan partekatzeko aukera izango du, klik azkar batez; ez du zertan esteka kopiatu beharrik izango. Beraz, bidea erraztuko diozu eta partekatzeko ideia eskaintzen diogu honen bidez.

10. Eta badaude beste motatako baliabideak baita ere…

Edukiak partekatzeak ere denbora eta energia eskatzen du: sare sozial ezberdinetan zabaltzea, mezuak sortzea horietako bakoitzerako…

edukia partekatu sare sozialetan

Zorionez, horretan laguntzeko badaude hainbat baliabide eta tresna, mota askotarikoak: edukiak aldi berean sare sozial ezberdinetan argitaratzeko, argitalpenak programatzeko… Gehienak, gainera, lehenengo puntuan adierazitako neurketak egin ahal izateko datu zehatzak eskaintzen dituzte.

Egun, ia behar guztiak asetzen dituzten baliabide eta pluginak daude. Bukatzeko, kontuan hartzeko bat, arlo honetan gehiago sakontzeko: badaude baliabide batzuk edukia partekatzea eskatzen dutenak, beste eduki mota bereziago bat eskuratzeko aginduaz. Hau pluginen bidez bideratzen da: irakurleak eduki batean ekintza bat burutzen duenean, bigarren eduki osatuago hori jasoko luke. Adibidez, edukia sare sozial batean partekatzeagatik sari moduan aparteko eduki bereziago bat helaraziko dizkigute (eskuliburu bat, gida bat, txosten bat…).

Paradoxa badirudi ere, agian eduki osatuago eta mamitsuago bat jasotzeko aukera amua bilakatu daiteke.

Esan bezala, formula magikorik ez dago, baina ekintza batzuk martxan jarriz emaitza hobeak lor genezake.

Artikulu hau Sarean.eusen argitaratu zen 2018ko maiatzaren 16an.

Partekatuko duzu?

Share on facebook
Share on google
Share on twitter
Share on linkedin
Share on pinterest
Share on print
Share on email
Crea una estrategia efectiva para redes sociales en sólo 7 pasos - Amaia Ocerin

Blogean harpidetu zaitez eta nire ebook-a opari bezala jasoko duzu 

Zure markaren sare sozialetarako estrategia nola garatu ikas ezazu 

SORTU SARE SOZIALETARAKO

ESTRATEGIA ERAGINKOR BAT

7 URRATSETAN

Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera; edukiak helarazi eta hirugarrenen informazioak zabaldu.
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazio hau  hemen osatu ahal duzu

malos hábitos en SEO
Marketin digitala

Zure webguneko SEOa kaltetzen duten bost ohitura desegoki

Zure webgunea bizirik mantentzeko lan egiten duzu, irakurleentzat idatziz eta baita bilatzaileetan agertzeko arauak kontuan izanda ere. Baina, sarritan, badaude ohitura batzuk behin eta berriro errepikatu egiten ditugunak: bai beste blog batzutan ikusi ditugulako; edo konturatzen ez garelako. Eta ondorioa kaltegarria da gure blogaren posizionamendu egokirako.

Irakurtzen jarraitu »
LinkedIn enpresa orria
Sare sozialak

LinkedIneko enpresa-orriak: arlo profesionalean baliabide interesgarria eta, azken berrikuntzekin, onuraduna

LinkedIn enpresa eta profesionalentzako gune nagusia da. Erabiltzaile kopuru aldetik ez dago beste sare sozial handien maila berdinean, Facebookek edo Instagramek lortu dituzten erabiltzaile kopurutan, baina arlo profesionalean lortzen dituen emaitzak kontuan hartzekoak dira.
Beraz, enpresa baten estrategia digitalean gakoa izan daiteke LinkedIn. Zertarako sortu enpresa-orri bat sare sozial honetan? Zein motatako edukiak argitaratu? Eta, zertan datzate aurreko astean iragarritako LinkedIneko enpresa-orrien berrikuntzak?

Irakurtzen jarraitu »
sare sozialen monitorizazioa
Sare sozialak

Marka edo profesionalen monitorizazioaren garrantzia. Badakizu zer esaten den zuri buruz?

Azken urtetan asko hitz egin da marka, profesional eta beste profila batzuek sare sozialetan presentzia izatearen beharrari buruz. Presentzia hori bermatu eta denboran zehar nola gauzatzeko aurreikusi eta prestatzeko plan bat sortzearen beharra azpimarratzen da behin eta berriro.
Baina, sarritan, ahaztu egiten da funtsezko beste atal bat: marka edo profesional horren irudiaren monitorizazioa egitearen beharra, bai plana martxan jarri baino lehen, bai bitartean eta bai ekintza bat amaitutzat ematen denean.

Irakurtzen jarraitu »
Crea una estrategia efectiva para redes sociales en sólo 7 pasos - Amaia Ocerin

Suscríbete al blog y recibe mi ebook de regalo

Aprende cómo crear una estrategia para tu marca

CREA UNA

ESTRATEGIA EFECTIVA

PARA REDES SOCIALES

EN SÓLO 7 PASOS

Información básica sobre la política de privacidad
Responsable: Amaia Ocerin
Finalidad: ​gestionar el alta a esta suscripción y remitir boletines periódicos con información y oferta prospectiva de productos o servicios propios y de terceros afiliados.
Legitimación: Consentimiento del interesado/a
Destinatarios: Hosting de la web en país de la UE
Derechos: Acceso, rectificación o cancelación
Información adicional: Puedes completar esta información en la página de política de privacidad.