Zer da ClubHouse sare soziala eta zergatik bereizten da besteengandik?

clubhouse - Amaia Ocerin

ClubHouse sare soziala joera bihurtu da azken asteetan. Mundu guztiak hitz egiten du ClubHouseri buruz!
Sare sozial honetara gehitu ahal izateko, gainera, baldintza bi bete behar dituzu: gonbidapen bat lortu eta iPhone bat eduki.
Ezagutu nahi duzu? Kontatuko dizut zer den eta zerk bereizten duen besteengandik.

Sare sozialetan eduki biralak sortzeko ideiak

ideas contenidos virales - Amaia Ocerin

Sare sozialetan irismen handiagoa lortzeko gakoetako bat zure edukiak biralak izatea da. Zure publikoak ere parteka dezala, eta horrela zuretzat irismen handiagoa izango duen hedapen-uhina lortzea.
Ez da lortzeko erraza, baina hemen doaz gako batzuk.

LinkedIneko enpresa-orriak: arlo profesionalean baliabide interesgarria eta, azken berrikuntzekin, onuraduna

LinkedIn enpresa orria

LinkedIn enpresa eta profesionalentzako gune nagusia da. Erabiltzaile kopuru aldetik ez dago beste sare sozial handien maila berdinean, Facebookek edo Instagramek lortu dituzten erabiltzaile kopurutan, baina arlo profesionalean lortzen dituen emaitzak kontuan hartzekoak dira.
Beraz, enpresa baten estrategia digitalean gakoa izan daiteke LinkedIn. Zertarako sortu enpresa-orri bat sare sozial honetan? Zein motatako edukiak argitaratu? Eta, zertan datzate aurreko astean iragarritako LinkedIneko enpresa-orrien berrikuntzak?

Marka edo profesionalen monitorizazioaren garrantzia. Badakizu zer esaten den zuri buruz?

sare sozialen monitorizazioa

Azken urtetan asko hitz egin da marka, profesional eta beste profila batzuek sare sozialetan presentzia izatearen beharrari buruz. Presentzia hori bermatu eta denboran zehar nola gauzatzeko aurreikusi eta prestatzeko plan bat sortzearen beharra azpimarratzen da behin eta berriro.
Baina, sarritan, ahaztu egiten da funtsezko beste atal bat: marka edo profesional horren irudiaren monitorizazioa egitearen beharra, bai plana martxan jarri baino lehen, bai bitartean eta bai ekintza bat amaitutzat ematen denean.

Nire artikulua partekatu dezatela, arren… Horrela zabiltza?

edukia partekatu sare sozialetan - Amaia Ocerin

Orduak eman artikulu bat idazten, irudi politak bilatzen, testuak orrazten, baliabideak ikertzen…argitaratu eta… inork ez du partekatzen. Hainbeste arretaz sortutakoa pikutara joan dela uste duzu; hobe zenuela denbora beste lan errentagarriago batean inbertitu izan bazenu.