Kultur arloko egitasmo bat sare sozialetan hedatu nahi baduzu nahitaezkoa duzu plangintza bat osatzea. Hau egitea funtsezkoa da. Nondik hasi ez badakizu, hemen eskaintzen dizut gida bat, 10 urratsez osatutako lan-orria.
LinkedIneko enpresa-orriak: arlo profesionalean baliabide interesgarria eta, azken berrikuntzekin, onuraduna
2019/02/10 by
LinkedIn enpresa eta profesionalentzako gune nagusia da. Erabiltzaile kopuru aldetik ez dago beste sare sozial handien maila berdinean, Facebookek edo Instagramek lortu dituzten erabiltzaile kopurutan, baina arlo profesionalean lortzen dituen emaitzak kontuan hartzekoak dira.
Beraz, enpresa baten estrategia digitalean gakoa izan daiteke LinkedIn. Zertarako sortu enpresa-orri bat sare sozial honetan? Zein motatako edukiak argitaratu? Eta, zertan datzate aurreko astean iragarritako LinkedIneko enpresa-orrien berrikuntzak?
Ospe digitala: kontuan izateko ezinbesteko faktorea
2019/02/01 by
Marka edo profesional baten erreputazio edo ospe digitala modu egokian kudeatzea ezinbesteko lana eta faktorea bilakatu da. Artikulu honetan, gai honen inguruan zenbait komentario eta aholku partekatuko ditut.
Nire artikulua partekatu dezatela, arren… Horrela zabiltza?
2018/05/18 by
Orduak eman artikulu bat idazten, irudi politak bilatzen, testuak orrazten, baliabideak ikertzen…argitaratu eta… inork ez du partekatzen. Hainbeste arretaz sortutakoa pikutara joan dela uste duzu; hobe zenuela denbora beste lan errentagarriago batean inbertitu izan bazenu.
Euskarazko IKTak: aurrera edo aurrera joateko unea da
2018/05/11 by
Euskara interneten dago. Hainbat ekimen daude hizkuntzaren presentzia sustatzeko sarean, hamaika eragilek sustatuta eta arlo ezberdinetan. Ados. Baina aurrera pausuak ematen azkarragoak izan behar garela uste dut, teknologiaren aplikazioa abiadura handiko trena da eta burokrazian denbora preziatua galtzen ez ote gauden galdetzen diot etengabe nire buruari.
Interneten ikuspegi sozialarekin lotutako istorio bat
2018/05/11 by
Sarritan, eta azkenaldian gero eta gehiago, sare sozialen ikuspegirik maltzur eta ezkorretan erreparatzen dugu. Albistegi eta elkarrizketetan gaia pil-pilean dago: denbora gehiegi eskaintzen diogula gure sare sozialetako jarduerari; denbora galtzea dela; iruzur, maltzurkeria, albiste faltsuak partekatzen ditugula; etekin positiborik ez zaiela ateratzen; gazteriak (eta hain gazteak ez direnak) mendekotasun maila kezkagarria erakusten duela..… Gaur, ni, sareak, eta […]