Emankorragoa izan nahi duzu? Hauek dira gakoak

tareas y productividad - blog Amaia Ocerin
Zure denboraren jabe izatea gustatuko litzaizuke, baita lan egiteko ere? Freelance izan nahi duzu edo zara eta batzuetan bidean galtzen zara eta ez duzu lortzen zure produktibitatea hobetzea? Nire esperientzaren gakoak partekatzen dizuet: kontuan hartu beharreko gauza batzuk orduak aprobetxatzeko eta errendimendua ateratzeko.

Edukien zerrenda

Freelance lana, urrunetik edo gutxieneko presentzia malgu batekin, zu bezalako jende askorentzat desiragarria da. Hau da, beraientzako eta bere inguruarentzako denbora gehiago nahi dutenentzat. Hala ere, guzti hau emankorra izateko borondate eta antolaketa esfortzu handia eskatzen du.

Gako batzuk emango dizkizut zure lanean arrakasta izan dezazun eta zure produktibitatea goranzko joeran eusteko.

Errendimendu egokirako kontuan hartu beharreko helburu nagusiak

Zure kabuz antolatzea egunean hogeita lau ordu dituzunean zure lanak egiteko, aurretik duzun lanik zailenetako bat da.

Anarkia joera izatea ohikoa da lanpostu batean izandako ordutegiak eta arauak izatetik, zure etxetik edo bulegotik lan egitera igarotzean. Zure jarduerarekiko  kontrola ezartzea da garrantzitsuena.

Autokontrol pixka batekin, antolakuntza askorekin eta plangintza onarekin, errendimendua lortu ahal izango duzu, minutuak lortu nahi dituzun gauzak egiteko eta produktibitatea ez jaisteko.

Jarraibide hauek lagunduko dizute:

Errutina bat jarri

Noiz hasiko zaren, zure atsedenak noiz izango diren eta zure lana zer ordutan amaitu behar den argi izan beharko duzu, ezer egiteko utzi gabe.

Baina ez dituzu zuretzat bakarrik ezarri behar. Ohikoa da zure inguruak egoera berri hau ondo ez ulertzea. Horrek, etenaldi ugari sortuko dizu eta zure lana oso motel  eta kontzentrazioa gutxirekin egitea eragingo dizu. Ziurtatu ingurukoek zure errutina  ulertu eta errespetatzen dituztela.

Modu aktibo batean hasi jardunaldia

Etxetik kanpo irtetzen zinenean lanera joateko, modu aktibo batean egoten zinen lehen orduetatik. Ibili eta mugitu egiten ziñen, gosalduta zeunden, jantzita… Erraza da sedentarismoan eta utzikerian erortzea.

Hasi zure eguna ariketarekin. Irten buelta bat ematera oinez eta askatu zure burua, lanerako prestatuz. Igo eta gosaldu, horrela prest egongo zara errendimendu altuko egun baterako.

Nahiago baduzu alderantziz hasi, lanarekin, ahaztu pijama eta jantzi etxetik lanera irtengo bazina bezala. Ohiturak markatzeko modu bat da.

Antolatu zure lan-eremua

Isolatzeko eta kontzentratzeko espazio bakar eta esklusibo bat izan behar duzu. Era berean, etengabe muntatzen eta desmuntatzen ibili behar ez duzun espazio finko bat izan behar du. Hau da, jantokiko mahaiak ez dizu balio.

Idazmahai bat leku sinple bat da, ezin baduzu bulego bat eduki, aproposena izango da.

Baina garrantzitsua da mugak ezartzea, ahal den neurria. Adibide batez egun batean aretoan lan egin, bestean sukaldean lan egin… saihestu egin behar da leku aldaketa horiek. Gainera, beharrezkoa da etxean zaudela ahazten saiatzea, hozkailurako paseoetatik tentazioa kentzeko, sofan jartzeko eta abar.

Egin beharrekoa “bloque” desberdinetan

Egin beharreko lanak blokeka antolatzeak, lan zehatz horretan hobeago lan egiten lagunduko dizu. Horrela, lana hobeto bideratuko duzu eta kontzentratu egingo zara. Denbora tarte batzuk lan jakin batzuetara bideratzeak denbora gehiago aprobetxatzea eragingo du, zure garuna zentratuz eta etengabe erregistroa aldatzen ibili barik. Ohitura honek funtzionatzen duela ziurta diezazuket.

Nola egin? Lehenengo ordua korreoak erantzuteko erabili ahal dezakezu, eta hurrengo orduetan ez egon behar hori egiten. Bitartean, konzentrazio altuko lanak egiteko aprobetxatu ahal duzu, behar diren atsedenaldiak hartuz.

Asteko antolaketarengan, egin beharreko lanak eguneka desberdintzeak funtzionatzen du. Adibide batez goiz oso bat hartu zure blogeko artikuluak idazteko, arratzalde bat aurrekontuak eta proposamenak idazteko edota egun oso bat proiektu zehatz batentzako. Honek lan horietan konzentratuago egotea eragingo dizu.

tareas y productividad - blog Amaia Ocerin

Komunikatu

Isolamendu-sentsazioa da gerta dakizukeen gauzarik txarrenetako bat. Bakardade-sentsazioa da, zure kontzentrazioa hausten duena, zehazki zergatik gertatzen den jakin gabe.

Antolatu zure eguna une jakin batzuetan beste lankide batzuekin edo, zure jardueraren arabera, bezeroekin edo hornitzaileekin harremanetan jartzeko.

Atsedenaldietan

Ez joan sukaldera edo komunera. Atera kalera, hartu kafe bat eta hitz egin auzokoren batekin. Luzatu hankak edo egin ariketa pixka bat lanera itzuli aurretik.

Ihes egizu sedentarismotik, horrek nekearen aurkako erresistentzia gutxituko dizu eta deprimitu egin zaitzake.

Jardunaldia amaitu

Zure lanaldia beste edozeinek bezala amaitu behar du. Ez duzu luzatu behar, ez aurreratzeko, ez atzeratutako lanak berreskuratzeko. Hori egiten baduzu, zure benetako errutina izango da eta hondamendira eramango zaitu.

Zaindu

Horri guztiari elikadura on bat eta  atseden egokiak gehitzen badiozu, zure lana errendimendu on batean egongo da beti.

Niri asko balio izan didate jarraibide horiek. Eta nire egoera berean dauden lankide askorekin partekatzen ditut. Probatu eta kontatu…

Partekatu nahi duzu?

Azken artikuluak

Harpidetu zaitez eta informazioa jaso

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazioa hemen osatu ahal duzu