euskarazko IKTak - Amaia Ocerin

Euskarazko IKTak: aurrera edo aurrera joateko unea da

Euskara interneten dago. Hainbat ekimen daude hizkuntzaren presentzia sustatzeko sarean, hamaika eragilek sustatuta eta arlo ezberdinetan. Ados. Baina aurrera pausuak ematen azkarragoak izan behar garela uste dut, teknologiaren aplikazioa abiadura handiko trena da eta burokrazian denbora preziatua galtzen ez ote gauden galdetzen diot etengabe nire buruari.

Azken astetan elkarrizketa ezberdinak izan ditut pertsona ezberdinekin gai berdintsuaren inguruan: euskararen benetako presentzia interneten eta saltsa honetan sar daitezkeen hainbat kontzeptu: baliabideak, adierazleak, neurketarako irizpideak, datuak, …

Euskara interneten dago. Hainbat ekimen daude hizkuntzaren presentzia sustatzeko sarean, hamaika eragilek sustatuta eta arlo ezberdinetan. Ados.

Baina aurrera pausuak ematen azkarragoak izan behar garela uste dut, teknologiaren aplikazioa abiadura handiko trena da eta burokrazian denbora preziatua galtzen ez ote gauden galdetzen diot etengabe nire buruari.

Euskararen Aholku Batzordearen IKT Batzorde-atalaren lana

Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskararen Aholku Batzordearen barruan antolatu zen IKT Batzorde-atala lanean ibili da hilabetetan zehar eta 2016ko apirilean Euskarazko IKTak. Gomendioak herri aginteentzat izenburuko txostena aurkeztu zuen batzorde honek.

Lantalde honek ateratako ondorio nagusienak hiru izan ziren:

  1. Euskararen osasun digitala ona dela erakusten duten hainbat datu badaude eta hori  nabarmendu behar dela.
  2. Aurrerapauso handiak eta nabarmenak egin dituela euskarak azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologien alorrean eta Interneteko esparruan; hala ere, ezin da ahaztu, aurrerantzean hizkuntza bizia izango bada, euskara teknologia berrietan integratzen jarraitzeko ahalegin bateratuak egiten segitzea ezinbestekoa dela.
  3. Aurrerantzean hizkuntza bizia izango bada, euskara teknologia berrietan integratzen jarraitzeko ahalegin bateratuak egiten segitzea ezinbestekoa dela.

2014tik aurrera Batzordeak izandako lanketa prozesu luze baten ondoren, eta lanketa honetan zehar egindako proposamen guztiak banan-banan aztertu ondoren, IKT Batzorde-atal Bereziak herri aginteei 12 gomendioz osatutako ondorioen txostena osatu zuen.

Honetan bildu ziren hainbat arlo ezberdinetan burutu beharrekoak, Wikipediaren sustapenetik hasita eta hainbat esparrutara zabalduz: lizentzien politika, edukien sormena, datuen bilketa eta ustiapena, ikus-entzunezko eta bideo-jokoen edukien sorkuntza, zaintza teknologikoa…

Pausu eraginkorrak emateko unea

Horrela izanda, aurrera egin behar dugu!

2017ko udaberrian gaude, ia urte bat pasatu da Batzorde honek txostena aurkeztu zuenetik. Tartean hauteskundeak eta gobernu berriaren eraketa izan dugu eta, ondorioz, Batzordea desegin zen.

Dagoeneko gobernu berria, eta horretan, Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Miren Dobaran eta bere lantaldea lanean hasi dira. IKT Batzorde-atal bereziak jarraipena izango duela adierazi da (eta espero dut), berriro hasieratik sortu behar bada ere.

Nire uste apalean, eta horrela adierazi nahi dut, garaia da muinera jotzeko eta aurrera pausuak emateko. Une berri hau aurrean dugula, ausartak izateko eta benetan eragingarriak bilakatu daitezkeen neurriak eta ekintzak bideratzeko aukera dugu, modu berritzailean jokatu eta gaiak bideratzeko.

Batzordearen beharra badago. Baina hau baino maila gorenago batean lan egingo lukeen irudia behar dugula argi ikusten dut: ahalmen handiagoak izan beharko lukeena eta ez bakarrik izaera kontsultarako edo aholku-emailea izango litzatekeena, baizik eta lanean zuzenean modu eragingarriak aurrera egiteko gaitasuna izango lukeena. Aparteko sail berezi bat bezala.

Ametsetan nabil, baina ametsetako sail horrek horrelako ezaugarriak izatea aurre ikusiko nituzke:

Erabakiak hartu eta ekintzak aurrera eramateko gaitasuna.

  • Izaera finkoa eta horrek dakarren jarraikortasun eta egonkortasuna.
  • Zeharkakoa izatea: ez mugatzea bakarrik arlo zehatz batetara, baizik eta beste sail guztiak lantzea. Euskara eta teknologia gure bizitzako alor guztietan daude, behar eta nahi ditugu.
  • Horretarako, noski, baliabideaz hornitu beharko litzateke: ekonomikoak, giza baliabideak…
  • Hiritarrengandik hurbil egotea: beharrak ezagutzea, erantzun azkarrak emateko gai izatea, informazioa helaraztea eta dagoeneko sortuta dauden eta sortuko liratekeen baliabide eta aukeren komunikazio eraginkorra egingo duena.
  • Jabetza teknologikoa eta baliabide propioen garapena bermatuko lituzkeena.
  • Arlo honetan dauden sortzaile, garatzaile eta orokorrean enpresa eta sektorea lotzeko gai izango litzatekeena.

Berritzailea izango litzateke gure inguruan, ez ordea mundu mailan: hor dugu Tailandiak sortutako Ministerio Digitala eta Audrey Tang ministroak martxan jarri dituen egitasmoak. Hauek gizarte demokratikoagoa baten alde egin dituen ekarpenei buruz ere hitz egin genezake.

Euskal Herrian (kasu honetan Erkidegora mugatuta bada ere) badugu aukera paregabea: ideiak badaude, arlo horretako aditu eta profesionalak baditugu, lan egiteko gogoa badago… Beraz, ekitea da behar duguna eta horretarako instituzio publikoak piztu eta aktibatu behar dira.

 

Artikulu hau Sarean.eusen argitaratu zen apirilaren 6an.

Partekatuko duzu?

Share on facebook
Share on google
Share on twitter
Share on linkedin
Share on pinterest
Share on print
Share on email
Crea una estrategia efectiva para redes sociales en sólo 7 pasos - Amaia Ocerin

Blogean harpidetu zaitez eta nire ebook-a opari bezala jasoko duzu 

Zure markaren sare sozialetarako estrategia nola garatu ikas ezazu 

SORTU SARE SOZIALETARAKO

ESTRATEGIA ERAGINKOR BAT

7 URRATSETAN

Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera; edukiak helarazi eta hirugarrenen informazioak zabaldu.
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazio hau  hemen osatu ahal duzu

malos hábitos en SEO
Marketin digitala

Zure webguneko SEOa kaltetzen duten bost ohitura desegoki

Zure webgunea bizirik mantentzeko lan egiten duzu, irakurleentzat idatziz eta baita bilatzaileetan agertzeko arauak kontuan izanda ere. Baina, sarritan, badaude ohitura batzuk behin eta berriro errepikatu egiten ditugunak: bai beste blog batzutan ikusi ditugulako; edo konturatzen ez garelako. Eta ondorioa kaltegarria da gure blogaren posizionamendu egokirako.

Irakurtzen jarraitu »
LinkedIn enpresa orria
Sare sozialak

LinkedIneko enpresa-orriak: arlo profesionalean baliabide interesgarria eta, azken berrikuntzekin, onuraduna

LinkedIn enpresa eta profesionalentzako gune nagusia da. Erabiltzaile kopuru aldetik ez dago beste sare sozial handien maila berdinean, Facebookek edo Instagramek lortu dituzten erabiltzaile kopurutan, baina arlo profesionalean lortzen dituen emaitzak kontuan hartzekoak dira.
Beraz, enpresa baten estrategia digitalean gakoa izan daiteke LinkedIn. Zertarako sortu enpresa-orri bat sare sozial honetan? Zein motatako edukiak argitaratu? Eta, zertan datzate aurreko astean iragarritako LinkedIneko enpresa-orrien berrikuntzak?

Irakurtzen jarraitu »
sare sozialen monitorizazioa
Sare sozialak

Marka edo profesionalen monitorizazioaren garrantzia. Badakizu zer esaten den zuri buruz?

Azken urtetan asko hitz egin da marka, profesional eta beste profila batzuek sare sozialetan presentzia izatearen beharrari buruz. Presentzia hori bermatu eta denboran zehar nola gauzatzeko aurreikusi eta prestatzeko plan bat sortzearen beharra azpimarratzen da behin eta berriro.
Baina, sarritan, ahaztu egiten da funtsezko beste atal bat: marka edo profesional horren irudiaren monitorizazioa egitearen beharra, bai plana martxan jarri baino lehen, bai bitartean eta bai ekintza bat amaitutzat ematen denean.

Irakurtzen jarraitu »

Suscríbete al blog y recibe mi ebook de regalo

Aprende cómo crear una estrategia para tu marca

CREA UNA

ESTRATEGIA EFECTIVA

PARA REDES SOCIALES

EN SÓLO 7 PASOS

Información básica sobre la política de privacidad
Responsable: Amaia Ocerin
Finalidad: ​gestionar el alta a esta suscripción y remitir boletines periódicos con información y oferta prospectiva de productos o servicios propios y de terceros afiliados.
Legitimación: Consentimiento del interesado/a
Destinatarios: Hosting de la web en país de la UE
Derechos: Acceso, rectificación o cancelación
Información adicional: Puedes completar esta información en la página de política de privacidad.