Lau aholku online ospea hobetzeko norberaren edukiarekin

Marka edo profesional baten online ospea kudeatzea faktore garrantzitzu bat da negozioentzako. Azken ikerketek ematen dituzten datuek argi uzten dute hori. Eta online ospea mantentzeko modurik onena norberak lantzea da, edukien bidez.

Edukien zerrenda

Blog honetan behin baino gehiagotan hitz egin dut online ospeari buruz (online erreputazioaren krisia saihesteko aholkuak edo, jasan badugu, nola berreskuratu), gaur egun hainbeste kezkatzen gaituena; eta kezkatu egin behar gaitu. Online ospe krisi batek arazo larriak ekar diezazkioke marka edo profesional bati.

Eta, jakina, pertsona indibidual eta partikular bezala  garrantzi handia du proiektatzen dugun ideiak, sarean gutaz esaten dena. Gaur egun, eta etorkizunean ere bai, pertsona baten online ospeak baldintzatuko du pertsona horren lanpostua, lan-sustapena, ikastetxe sarbide aukerak… eta etxebizitza bat lortzeko aukerak ere bai. Hala da.

Gai honi buruzko azkenengoko ikasketak argi erakusten dute. Hiru adibide jartzearen:

  • Forbes-en artikulu baten arabera, gaur egun kontsumitzaileen % 90ak online aipamenak berrikusten ditu negozio bat bisitatzea erabaki aurretik.
  • Eta sarean lau eduki negatibo baino gehiago dituen enpresa batek bere negozioaren % 70 arriskuan jar dezake.
  • Kontsumitzaileen % 64k konfiantza du negozio bati buruzko informazioa bilatzerakoan internetetik lortutako informazioarekin. Datu hori Edelmanek ematen du, konfiantzazko barometroaren ikerketaren arabera.

Orain nahikoa garrantzitsua iruditzen zaizu?

Beraz, funtsezkoa da norberaren markari buruzko eduki positiboak lantzea. Nola egin? Eduki propioak sortuz eta hirugarrenenak aprobetxatuz, nabarmenkeria handiena emateko.

 

Online ospea hobetzeko edukiak erabiltzeko lau aholku

Sarean zuri edo zure markari buruzko edukiak badaude eta, gainera, positiboak badira, eskura duzu. Hurrengo urratsa horiek aprobetxatzea izango da, zure alde egin dezaten. Nola lortu? Hona hemen Mention plataformak eskaintzen dituen lau aholku, egin duen ikerketa baten arabera.

Bideoa erabiltzen duzu? Kokatu aditu bezala balio handiagoko edukiarekin

Zure sektorean aditua bazara eta, gainera, uneren batean ikus-entzunezko edukia sortu baduzu, unea da hori berrikusteko eta eduki horri guztiari balio handiago bat emateko aukera dagoen aztertzeko.

Nola? Berrikusi materiala eta aztertu ea aprobetxa dezakezun eduki hori formatu desberdinetan eskaintzeko: kapituluak, bideo aholkuak, ikastaro bat osatzea… Asko dira lor ditzakezun aukerak eta onurak: ikusgarritasuna, aditu gisa posizionatzea, erabiltzaileen fideltasuna…

Bateratu edukiak leku berean

Ez dira soilik profesionalak edo markak sortzen dituen edukiak: askotan langileak, taldea edo kolaboratzaileak ere izaten dira guri eta gure markari buruzko edukien sortzaileak.

Zergatik ez dena leku berean bateratu eta denek batera posizionamendu batean aurrera egitea lortzea? Blog bat adibide batez, formatu on bat izan daiteke.

Zutaz ongi hitz egiten dute? Gorde eta partekatu eduki hori

Hirugarrenen espazioetan guri buruz hitz egitea beste aukera on bat da, eta horri etekina atera behar zaio. Jaso testigantza horiek eta gorde itzazu, partekatzeko, zure webgunean, zure etxe digitalean. Atal espezifiko bat sor dezakezu eduki guzti horiekin.

Zuri buruzko aipamenak kontrolatu eta kudeatu

Edukia partekatzen denean, normalean feedbacka jasotzen da erantzun bezala, aipamen bezala, etab. Ezinbestekoa da horiei adi egotea, monitorizatzea eta kudeatzea. Elkarreragiteko modu ona da, eta, galderei erantzuteaz, eskertzeaz eta argitzeaz gain, online posizionamendua hobetzeko ere balio du, zerikusia duten gaiak arduratzen eta kudeatzen ditugula erakusten baitugu.

Partekatu nahi duzu?

Azken artikuluak

Harpidetu zaitez eta informazioa jaso

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazioa hemen osatu ahal duzu