sare sozialen monitorizazioa

Marka edo profesionalen monitorizazioaren garrantzia. Badakizu zer esaten den zuri buruz?

Azken urtetan asko hitz egin da marka, profesional eta beste profila batzuek sare sozialetan presentzia izatearen beharrari buruz. Presentzia hori bermatu eta denboran zehar nola gauzatzeko aurreikusi eta prestatzeko plan bat sortzearen beharra azpimarratzen da behin eta berriro. Baina, sarritan, ahaztu egiten da funtsezko beste atal bat: marka edo profesional horren irudiaren monitorizazioa egitearen beharra, bai plana martxan jarri baino lehen, bai bitartean eta bai ekintza bat amaitutzat ematen denean.

Azken urtetan asko hitz egin da marka, profesional eta beste profila batzuek sare sozialetan presentzia izatearen beharrari buruz. Presentzia hori bermatu eta denboran zehar nola gauzatzeko aurreikusi eta prestatzeko plan bat sortzearen beharra azpimarratzen da behin eta berriro.
Baina, sarritan, ahaztu egiten da funtsezko beste atal bat: marka edo profesional horren irudiaren monitorizazioa egitearen beharra, bai plana martxan jarri baino lehen, bai bitartean eta bai ekintza bat amaitutzat ematen denean.

Azkenaldian, zorionez edo zoritxarrez, zenbait marka eta profesionalek nigana jo behar izan dute krisiak izan dituztelako sare sozialetan. Batzuetan, plataformetan presentziarik izan gabe ere haren irudia zalantzan jarri da eta onlineko (eta, ondorioz, analogikoak baita ere) ospeak behera egin du, iruzkin eta iritzi negatiboak jaso ditu eta ardura sortu zaie; bestetan, marka edo profesional horrek bazeukan presentzia eta jarrera aktiboa sare sozialetan eta hauetan egindako ekintzen ondorioz sortu da krisia.

Eta horrelakorik gertatzen denean, ikara, disgustua eta ardura bat patean datoz. Segundo bakar batzuk nahikoak dira denbora luzez landutakoa pikutara bidali eta marka edo profesional horren irudiak kaltea jasateko. Sarritan, gainera, beste hirugarren batek sortutakoaren ondorioa izaten da, iritzi, kritika edo iruzkinen bitartez.

Beharrezkoa da une horietan hotzean pentsatu eta kontrola ez galtzea, krisiari ahalik eta azkarren eta modu egokian erantzuna emateko gai izateko. Baina gehienetan erantzuna ere presioak eraginda gehiegi pentsatu eta hausnartu gabe ematen da. Eta zergatik? Aurretiaz hau ez delako kontuan izan eta sare sozialetan presentzia izateko burututako plan horretan horrelako egoerarik aurreikusi ez delako; edo, larriagoa oraindik, presentzia hori bideratuko duen planik ez delako osatu ere ez.

 

Nola jokatu orduan?

Hasteko, aholku bat: marka edo profesional batek sare sozialetan aritzeko plana sortu baino lehen, bitartean eta bukaeran marka edo profesional hori monitorizatu behar da.

Honi onlineko entzutea deitzen zaio eta horretan datza, entzutean eta aztertzean, ikasi, parte hartu, lagundu, aurreikusi eta kolaboratzeko. Norberaren edo hirugarren baten marka edo profesionalarekin egin beharko litzateke. Baina lan honetan konpetentzia ere ez dugu ahaztu behar.

sare sozialen monitorizazioa

Nola egiten da monitorizazio lan hau?

Oinarria jarduera edo negozio horren hitz gakoak aztertzea litzateke: marka edo profesionalaren izenetik hasita eta haren produktuak, jarduerak eta arlora.

Hitz gako horien zerrenda osatzea da, beraz, lehen pausua. Ondoren, monitorizazio hori egiteko aukeratutako baliabideak edo tresnak sare sozial ezberdinetan entzute lan hori egingo du, informazioa bilduko du eta helaraziko dizu. Informazio hori guztia aztertu, interpretatu eta ondorioak ateratzea izango da muina.

Marka, merkatu, profesionala baten edo konpetentziaren monitorizazio honek hiru galdera nagusiei erantzun behar dio:

Zer bilatzen zaude?

Zertarako egiten duzu bilaketa hori?

Zer egingo duzu informazio horrekin?

 

Monitorizazioaren estrategia zehaztu

Hiru galdera hauen erantzunak argi izan ezean lanak ez du zentzurik. Datuak biltzearen arrazoia zehaztu behar da ezer baino lehen.

Beraz, entzute lan honen estrategia finkatu behar da. Eta nola?

Entzute eta monitorizazio lan honen helburua zehaztu.

Helburuak ugariak eta ezberdinak izan daitezke eta horregatik aukeratu eta zehaztu beharra dago, datuetan ez galtzeko.

Hemen zehazten ditut oinarrizkoenak:

    • Merkatuak marka edo profesional baten inguruan adierazten duena ezagutu, iruzkin eta elkarrizketei erantzuna eman ahal izateko, bai positiboak direnak eta baita (eta batez ere) negatiboak direnean.
    • Marka horren konpetentzia ezagutu eta honi buruz zer esaten den, merkatu horrek zer adierazten duen.
    • Markaren konpetentziak aztertzen nabilen markari buruz zer esaten duen ezagutu eta aztertu, onlineko erreputazioa eta ospea zaintzeko.
    • Merkatuak markari buruz edo produktu zehatz baten inguruan zer esaten duen ezagutu eta aztertu.
    • Marka horren target edo publiko objektiboak mintzatzen duena, zein elkarrizketa izaten dituen ezagutu eta ikertu. Markaren edo produktuen inguruko interesa baldin badago ezagutu beharra dago, estrategikoki parte hartzea aurreikusi eta prestatzeko.
    • Arlo horretako liderren jarraipena egin, informazioa ezagutzeko.

Nor monitorizatu nahi duzun zehaztu.

Hau da lehen aipatutako hitz gakoen zerrenda hori osatzeko unea.

Marken izenak, produktuenak, arloko hitz gakoak, gaiak, traolak… zerrendatu.

Monitorizazio lan honek eskainiko dizun informazioarekin zein ekintza burutuko dituzun zehaztu.

Hau da lan honen guztiaren gakoa eta marka, profesional eta enpresek sarritan atal honetan kale egiten dute.

Zertarako aztertu ondoren datu horiekin zer egingo duzun argi ez badaukazu?

Zure markaren inguruko elkarrizketak monitorizatuko badituzu, aurkitzen dituzunean zer egingo duzun finkatuko duen estrategia erabaki behar duzu: berehala parte hartu, informazioa helarazi, kontaktuak zerrendatu, CRM aplikazio batean sartu… aukera anitzak daude. Zer egingo duzu?

Eta markaren inguruko iruzkin, iritzi edo elkarrizketa negatiboak aurkituko dituzunean nola jokatuko duzu? Krisi horri erantzuna emateko gai izateko plana sortu behar duzu. Baina aurretiaz, ez dagoeneko krisia sortu denean.

Edo agian marka edo produktuei buruzko hamaika aipamen aurkituko dituzu. Zer egingo duzu orduan? Horiei erantzuna eman eta arreta eskaintzeko plana prest izan beharko zenuke.

Beraz, zure monitorizazioaren ondorioz egindako AZTERKETAri erantzuna emateko ekintza zuzena PRESTATU behar duzu; bestela, zertarako egiten duzu?

Monitorizazio lan horren helburuak lortu ahal izateko tresna(k) aukeratu

Hamaika tresna dago lan hau burutzeko. Baliteke bakar batekin moldatzea edo tresna ezberdinen konbinazioaz lan egitea. Merkatua gero eta espezializatuagoa da eta bilakaera handia eman da; badaude doako tresna sinpleak eta ordain peko aplikazio ugari, batzuk oinarrizkoak, katxarroak beste batzuk.

Oinarrizko eta doako bat Google Alerts da: hitz gakoak zehaztu eta Googlek aurkitzen dituenean emaitza bidaltzen dizu.

Honetaz gain, hauek dira nik atsegin ditudanak:

Doakoak:

Ordain pekoak:

Gehienek doako kontua eskaintzen dute, lanean hasi eta aukerak ikusteko, eta ordain peko aukera, baliabide eta aukera gehiagorekin; edo bestela, epe batez ordaindu gabe erabiltzeko aukera eskaintzen dute.

 

Zertan lagundu dezake monitorizazioak?

Sarean entzuteak zerbait aurkitzea ekarriko digu halabeharrez. Esan bezala, markarentzako garrantzitsuena zer entzun nahi duzun eta zertarako egiten duzun definitzea izango da.

Monitorizazioaren onura batzuk hauek dira:

      • Krisiak ekidin.
      • Bezeroekiko arreta hobetu.
      • Arloan, gaian edo markarako eragina izan dezaketen kontsumitzaile, erabiltzaileak eta abar ezagutzeko aukera.
      • Publiko objektiboarekin harremana lotzeko aukera.
      • Konpetentzia ezagutu.
      • Konpetentziari aurre egin.
      • Aukerak aprobetxatu: negozioan, merkatuan, arloan…
      • Onlineko erreputazioa hobetu eta posizionamenduan aurreratu.
      • Onlineko presentzia estrategikoki hobeto landu.

Marka edo profesionala monitorizatzen ez denean, aukera ugari galtzen dira, beraz. Negozio edo jarduerarako aukerak, zerbitzu hobea eskaintzeko, erabiltzaile eta bezeroekin konektatzeko…
Bestalde, monitorizatu egiten bada, baina jasotako informazioarekin neurririk hartu ezean, denbora galtzea izan dezake eta aukerak galduko dituzu.

Monitorizatu eta ondorioak atera. Hor dago koxka.

 

Artikulu hau Sarean.eusen argitaratu zen irailaren 10ean.

Partekatuko duzu?

Share on facebook
Share on google
Share on twitter
Share on linkedin
Share on pinterest
Share on print
Share on email
Crea una estrategia efectiva para redes sociales en sólo 7 pasos - Amaia Ocerin

Suscríbete al blog y recibe mi ebook de regalo

Aprende cómo crear una estrategia para tu marca

CREA UNA

ESTRATEGIA EFECTIVA

PARA REDES SOCIALES

EN SÓLO 7 PASOS

Información básica sobre la política de privacidad
Responsable: Amaia Ocerin
Finalidad: ​gestionar el alta a esta suscripción y remitir boletines periódicos con información y oferta prospectiva de productos o servicios propios y de terceros afiliados.
Legitimación: Consentimiento del interesado/a
Destinatarios: Hosting de la web en país de la UE
Derechos: Acceso, rectificación o cancelación
Información adicional: Puedes completar esta información en la página de política de privacidad.

malos hábitos en SEO
Marketin digitala

Zure webguneko SEOa kaltetzen duten bost ohitura desegoki

Zure webgunea bizirik mantentzeko lan egiten duzu, irakurleentzat idatziz eta baita bilatzaileetan agertzeko arauak kontuan izanda ere. Baina, sarritan, badaude ohitura batzuk behin eta berriro errepikatu egiten ditugunak: bai beste blog batzutan ikusi ditugulako; edo konturatzen ez garelako. Eta ondorioa kaltegarria da gure blogaren posizionamendu egokirako.

Irakurtzen jarraitu »
sare sozialen monitorizazioa
Sare sozialak

Marka edo profesionalen monitorizazioaren garrantzia. Badakizu zer esaten den zuri buruz?

Azken urtetan asko hitz egin da marka, profesional eta beste profila batzuek sare sozialetan presentzia izatearen beharrari buruz. Presentzia hori bermatu eta denboran zehar nola gauzatzeko aurreikusi eta prestatzeko plan bat sortzearen beharra azpimarratzen da behin eta berriro.
Baina, sarritan, ahaztu egiten da funtsezko beste atal bat: marka edo profesional horren irudiaren monitorizazioa egitearen beharra, bai plana martxan jarri baino lehen, bai bitartean eta bai ekintza bat amaitutzat ematen denean.

Irakurtzen jarraitu »
Crea una estrategia efectiva para redes sociales en sólo 7 pasos - Amaia Ocerin

Suscríbete al blog y recibe mi ebook de regalo

Aprende cómo crear una estrategia para tu marca

CREA UNA

ESTRATEGIA EFECTIVA

PARA REDES SOCIALES

EN SÓLO 7 PASOS

Información básica sobre la política de privacidad
Responsable: Amaia Ocerin
Finalidad: ​gestionar el alta a esta suscripción y remitir boletines periódicos con información y oferta prospectiva de productos o servicios propios y de terceros afiliados.
Legitimación: Consentimiento del interesado/a
Destinatarios: Hosting de la web en país de la UE
Derechos: Acceso, rectificación o cancelación
Información adicional: Puedes completar esta información en la página de política de privacidad.