Eta arreta berezia merezi du
Helburuak eta beharrak
Lanen, aurrekontuen, epeen eta emaitzen kudeaketa
Nire metodologiaren oinarria nire proposamena kasu bakoitzaren beharrei moldatzea da.
Niretzat egitasmo guztiak garrantzitsuak dira, eta, horregatik, eskuz esku egiten dugu lan zure proiektuak pausoz pauso gauzatzeko.
Lehenengo bileran nire lana zure beharrak, ideiak eta helburuak entzutea izango da. Galderak egingo dizkizut zure proiektua ahalik eta hobe uler dezan, baita nire proposamena prestatzen hasteko ere.
Proiektuaren beharren eta neurriaren arabera, baita egin behar den lanaren arabera ere, proposamena prestatuko dizut. Hori lehenengo urratsa izango da estrategia garatu baino lehen.
Proposamenean epeak eta baldintza ekonomikoak zehaztuko ditut, baita bientzat lotesleak diren baldintza batzuk.
Zure beharra aztertuko ditut, zure aukerak analizatu; gauzatu behar den estrategia garatuko dut, eta helburuak finkatu.
Prozesu hori elkarrekin egingo dugu. Ziurrenik, bilera batzuk egin beharko ditugu. Lortu behar diren helburuak eta lorpen-maila neurtzeko modua finkatuko ditugu.
Zer eta nola egingo dudan proposatuko ditut, plangintza batean zehaztuta.
Adostutako estrategia martxan jarriko dut. Kasu bakoitza desberdina eta bakarra da eta ezarritako ekintzak, prestatutako plangintzaren arabera, burutuko ditut.
Ekintza horien gauzatzea neurtuko ditut, kontrolatu eta zuzenean eragina neurtu eta doitu.
CC BY-NC-SA
AITORTU-EZKOMERTZIALA-PARTEKATUBERDIN
RECONOCIMIENTO-NOCOMERCIAL-COMPARTIRIGUAL