Amaia Ocerin naiz, komunikazio eta marketin aholkularia.
Markak pertsonekin konektatzen ditut, komunikazio- eta marketin-estrategia espezializatuen bidez.
Internet gure bizitzetan sartu baino lehen hasi nintzen, eta Euskal Herriko lehen profesionaletako bat izan nintzen web proiektuen zuzendaritzan, baita edukien sortzaile ere; kontzeptu hori oraindik modan ez zegoenean…
Azken hiru hamarkadetan, kultura-sektoreko 100 proiektu baino gehiagori lagundu diet (museoak, arte eszenikoen eta musika-industriaren agenteak…), enpresei gizartea eraldatzen laguntzeko, kulturaren boterearen bidez.
Ni oso harro nago nire herriaz eta nire kulturaz, eta lagundu egiten dut hura sustatzen ahal dudan guztian.
Gaur egun, kulturaren mundua sektore teknologikoarekin lotzen dut, goranzko joera nazioartean, eta gero eta premia larriagoa. Eta markei laguntzen diet beren mezuetan ikuspegi humanista ezartzen.