Ospe digitala: kontuan izateko ezinbesteko faktorea

reputación online - blog Amaia Ocerin
Marka edo profesional baten erreputazio edo ospe digitala modu egokian kudeatzea ezinbesteko lana eta faktorea bilakatu da. Artikulu honetan, gai honen inguruan zenbait komentario eta aholku partekatuko ditut.

Edukien zerrenda

Onlineko ospeak edo erreputazio digitala deritzogunaz asko mintzatzen da azkenaldian, gero eta gehiago.

Ingurune digitalak gure eguneroko bizitzan hartu duen garrantziaz eraginda, erreputazioaren faktoreak ere gero eta maila handiagoan baldintzatzen gaitu.

Egun, erreputazio edo ospe digitalaren krisialdi baten ondorioak oso kaltegarriak izan daitezke marka edota profesional batentzako.
Adibide bat jartzearren, zenbait aktore euskaldunek duela hilabete batzuk jasandako egoera latza: begirada atzera bota behar besterik ez dugu gertatutakoa gogoratu eta sarean izan zuen eraginaz hausnartzeko; eta saretik salto egin zuen arazo horrek.

Hau hurbil daukagun eta oihartzun handia izan zuen kasua da, baina guztiok egoeraz kontzientziatu behar gaituena.

Azken hilabetetan kasu zehatz honekin lanean ibili naiz eta horregatik gaiaren inguruan komentario batzuk egin nahiko nituzke.

Krisialdi bat sortzea eta gure ospe digitala kolokan jartzea erraza bada ere, ondoren hau gainditu eta hobetzeko egin behar den ahalegina izugarrizkoa da, luzea, nekeza eta gogorra.

Egun, eta zalantzarik gabe gero eta gehiago, pertsona baten onlineko ospeak lana lortzeko aukerak baldintzatuko ditu, arlo profesionaleko igoerak, ikasketa zentrotarako sarbidea, etxebizitza lortzeko aukerak… Harrigarria bada ere, horrela da, gertatzen ari da.

 

Hiru datu besterik aipatzearren:

  • Forbesen ikerketa baten arabera, egun kontsumitzaileon %90ak negozio batera joan aurretik honen iruzkin eta balorazio digitalak begiratzen ditugu.
  • Enpresa batek sarean lau eduki negatibo jaso izan dituenean, ondorioz bere negozioaren %70a kinka larrian jartzen du.
  • Erabiltzaileon %64a negozio baten inguruko interneteko bilatzaileetan lortutako emaitzan sinisten dugu (Edelmanek egindako inkesta baten ondorioa).

 

Garrantzitsua bada, beraz, ezta?

 

Ondorioz, norberari edo marka propioari buruzko eduki positiboak landu eta nabarmentzea erabakigarria bilakatzen da.
Zelan egin? Edukiak izan daitezke lan honetan gakoa. Eduki propioak sortuz eta beste batzuek sortutakoak aprobetxatuz, entzutetsuak bilakatu eta nabaritasuna lortzeko.

 

Ospe digitala hobetzeko edukiak erabiltzeko lau gomendio

 

Sarean zuri edo zure markari buruz eduki positiboak baldin badaude, zorionak! baduzu ezinbesteko tresna bat.
Hurrengo urratsa hauek aprobetxatzea izango da, zure alde egin dezaten.

 

Eta zelan lortu hau? Hemen lau aholku.

 

1 Bideoa erabiltzen duzu? Balio erantsia eskaini zure ikus-entzunezko edukien bitartez

 

Zure arloan jakituria eta eskarmentua baduzu eta ikus-entzunezko edukiak sortu badituzu noizbait edo sortzeko aukerarik baduzu, baliabide paregabea daukazu esku artean; formatu honetako edukiak ikusienak dira gaur egun, berehala kontsumitu daitezke, erakargarriak dira ikusleentzat eta modu erraz eta arinean biralizatzeko eta partekatzeko aukera eskaintzen dute.

Tartea hartu sortutako eduki horiek berrikusi eta aztertzeko; bilatu hedatu eta etekina ateratzeko moduak: agian formatu ezberdinetan partekatzeko aukera daukazu (saioak, kapituluak, aholkuak…)…
Aukerak anitzak dira eta lor ditzakezun onurak baita ere: ikusgarritasuna, jakitunen artean kokatzea, erabiltzaile eta jarraitzaileen fideltasuna…

 

2 Edukiak leku bakarrean bildu

 

Hau bezeroekin sarritan suertatu zait: marka edo enpresa ez da konziente edukiak jada sortu izan dituela, badituela; baina ez ditu esplotatzen, ez jakintasunagatik, edukiak sakabanatuta daudelako.

 

Markak berak sortzen dituen edukietaz gain, inguruan badaude beste agente ugari eduki sortzaile izan daitezkeenak: langileak, bezeroak, hornitzaileak…

Hauek guztiak, batez ere baliozkoak direnean, aprobetxa daitezke eta etekina atera, nabarmendu, ikustarazteko hedatu.

Zelan? Bloga baten bidez modu erraz eta azkarrean egin daiteke.

 

3 Zutaz hitz egiten da eta modu positiboan gainera? Eduki horiek bildu eta partekatu

 

Hirugarren batek gutaz hitz egiten badu, eta modu positiboan gainera, itzelezko baliabidea da gure erreputazioa sendotu eta hobetzeko.

Baina hau gehienetan ez da modu naturalean ematen; markak berak bultzatu behar du, baliabide eta tresnak eskainiz eta biltzeko lana eginez.

Zorionez badaude honetarako hainbat tresna eta modu: inkestak betetzea, testigantzak biltzeko tresnak…

Mota honetako edukiak bildu eta aldi berean erakutsi eta hedatu.

 

4 Zuri edo zure markari buruzko aipamenak kontrolatu eta kudeatu

 

Badakizu zuri edo zure markari buruzko zein eduki dagoen sarean? Inoiz egin duzu bilaketa eta lortutako emaitzak aztertu?

Enpresa, marka eta profesionalek egun egin behar dugun ezinbesteko lana da hau: gutaz esaten dena bilatu, arakatu, aztertu eta kudeatu. Monitorizazioa eta kudeaketa egin behar da.

Edukia partekatu ondoren horrek sortzen duen erantzuna bildu eta aztertzea da lehen urratsa. Ondoren, horrekin jokatzea: elkarreragin, erantzutea, eskertzea, argitzea…

 

Laburbilduz, erreputazio digitalaren inguruko zenbait ohar

Ez dut beldurra sartu nahi, baina ospe digitalaren garrantziaz kontzientziatu behar dugula azpimarratu nahi dut.

Ohartxo batzuk:

  • Gure erreputazioa krisialdi batean sartzeko arriskua edonork dauka gaur egun, bai markek, enpresek eta profesionalek ere. Ez da soilik izen handiei gerta dakieken zerbait.
  • Beste batek gure profesionaltasunaz, marka edo enpresa krisialdi egoera batera eramatea erraza da, ez dira baliabide handirik behar: klik batzuk eta sareak bozgorailu funtzioa egingo du.
  • Krisialdi baten sortzailea ere ez du zertan esku beltz aditua izan behar: gure inguruko eta hurbilekoenak izaten dira sarritan: langileak, bezeroak, hornitzaileak, konpetentzia… Eta, larriago, ezagutzen ez gaituztenek baina hedatzen laguntzen dutenek, sortzaileek zabaldu duten eduki negatibo eta kaltegarriak hedatuz.
  • Krisialdi bat ekiditeko modurik onena prebentzioa da: gutaz hitz egiten dena monitorizatu eta kontrolatzea eta kudeaketa egokia egitea.
  • Gure ospe eta erreputazioaren kudeaketa eta zainketa egitea ezinbestekotzat hartu behar dugu eta beharrezko lan bezala hartu.

Artikulu hau Sarean.eusen argitaratu zen 2019ko otsailaren 8an.

Partekatu nahi duzu?

Azken artikuluak

Harpidetu zaitez eta informazioa jaso

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazioa hemen osatu ahal duzu