Euskal Kultur Erakundea

Komunikazio digitalari aurre egiteko erronka

Euskal Kultur Erakundea iparraldeko erakundea da, eta euskal kultura zabaltzen eta sustatzen du muga administratiboaren beste aldean.

Laguntza behar zuten estrategia digitala garatzeko, garatzen dituzten proiektuen komunikazio digitalari aurre egiteko metodologiak eta lan egiteko moduak finkatzeko.

Komunikazio digitalaren ahalmenaz jabetzen dira. Eta online presentzia eraginkorra izateko beharra antzeman zuten, bai beren proiektuei zabalkundea emateko, bai lan egiten duten euskal artista eta sortzaileentzat irismena lortzeko.

EKEk hainbat arlotan egiten du lan, eta horietan guztietan sortzen da informazioa. Baina lan-metodologiek ez zuten ingurune digitala aintzat hartzen.

Eta sare sozialetako kanaletarako edukiak sortzeari buruzkoak ere ez zeuden jasota beren zereginetan.

Urtebetez laguntza eskaini genion erakundeari, lan egiten duten arlo guztietan eta garatzen dituzten proiektuetan komunikazio digitaleko estrategia garatzen laguntzeko.

Erabilitako komunikazio-kanalak eta horietako bakoitzean lan egiteko modua aztertu ziren, baita horietako bakoitzean lortutako emaitzak ere.

Estrategia hori gauzatu genituen, hainbat fasetan prestakuntza-saioak garatuz. Saio horietan, beren lana modu eraginkorragoan garatzeko tresnak eta baliabideak eskaini genizkien.

Taldeko kideek zereginak modu koordinatuan garatzeko gaitasunak eskuratu zituzten, taldeetako kideek sortutako baliabideak eta edukiak aprobetxatuz eta informazioa modu eraginkorragoan transmitituz.

Eta fokua pertsonengan ere jarri genuen, taldeko kideengan, eta pertsona horietako bakoitzak bere zereginetan zituen zailtasunetan.

Euskal Kultur Erakundearen gaitasun eta beharretara egokitutako komunikazio-estrategia diseinatu genuen. Eta orain talde osoak helburu berberak ditu.

Zereginak modu eraginkorrean banatu dituzte eta taldeko pertsonak lana errazten duten tresna batzuk erabiltzen trebatu ditugu.

Euskal Kultur Erakundeak baditu orain tresnak erakundeko kideek modu autonomoan lan egin ahal izan dezaten, baina gainerakoekin koordinatuta eta proiektuen jarraipena egiteko baliabideekin.

Neurketa-adierazleak ere ezarri dira, helburuen betetze-maila kontrolatzeko.

Irudi bilduma