Sokatira Mundiala

2021eko irailean egin zen Euskal Herrian, zehazki Fadura kirol hiriko instalazioetan lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa.

2020rako aurreikusitakoa , pandemiak dagoeneko oso aurreratuta zeuden antolaketa-planak eten eta dagoeneko martxan zeuden ekintza guztiak geldiarazi zituen.

Lau egunetan jokatu ziren kluben txapelketak eta nazioen arteko munduko txapelketa.

Sokatira Mundiala pandemian antolatzen zen sokatirako lehen kirol-ekitaldia izan zen eta ospatu ahal izan zen mundu-mailako bakarretako bat. Babes eta segurtasun neurri zorrotzak ezarri ziren.

Azkenik , 17 herrialdetako kirolariak bildu ziren Sokatira Mundialan.

Guztira 39 sokatirako klubek kluben arteko txapelketa irekia jokatu zuten ostegunean eta ostiralean.

Irudi bilduma