GAUZATZE ZUZEN















BATERAKO AZTERKETA

AHOL
KULARI
TZA

Garatzen ditudan egitasmo guztiak garrantzitsuak dira niretzat: guztiek begirune berdina merezi dute, hala txikiek nola handiek. Zurekin eskuz esku lan egingo dudala hitzematen dut, beraz, beste edozein gauzari ekin baino lehen, proiektuarekiko estrategiarik onena prestatzeko lan egingo dut.

  • Egitasmoaren egoera eta ingurua.
  • Helburuak.
  • Aukerak aztertzea. Konpetentziaren azterketa.
  • Proiektuaren ezaugarriak analizatzea: aukerak, indarguneak, mehatxuak eta ahulguneak.
  • Balizko erabiltzaileak eta hitz eta termino gakoak identifikatzea.
  • Egitasmoaren egoera inguru digitalean aztertzea hasierako momentuan: presentzia, kokapen digitala, entzutea, etab.
  • Eta, hori guztia gauzatu ondoren, garatu behar den estrategia zehaztu eta gauzatu: baliabideak, ekintzak, aukerak, partaideak, etab.

Benchmarking

Aukerak eta konpetentzia aztertzea

Lehiakideen marken eta proiektuen egoerak ezagutzea eta analizatzea garrantzitsua da. Modu horretan zure egitasmoa identifikatzen eta bereizten dituen balioa errazago aurkituko dugu.
Aztertze-prozesuan, honelako galderei erantzunak emango diet:

  • Inguru digitalean duen presentzia nolakoa da?
  • Erabiltzaileak zeintzuk dira?
  • Zein tresnak eta baliabideak ditu?
  • Bilatzaileetan nola dago kokatuta?
  • Termino eta hitz gakoak zeintzuk dira?

Profesional guztiok gure marka pertsonala sortu eta kudeatzeko beharra dugu; besteengandik ezberdinduko gaituena eta bakarrak bilakatuko gaituena.

Lortutako posizionamendua sendotu eta indartzeko lan egin behar da.

Marka pertsonala eta posizionamendua

Sarearen prestigio-krisialdia

Zure izenak prestigioa galdu badu Interneten, eta posizionamendua kaltetuta badago, beharbada hobetzeko estrategia bat eta ekintza batzuk garatu beharko zenituzke.

Helburu horrekin, azterketa sakona gauzatuko dut, eta ekintza-plan bat emango dizut, garatu behar diren alde guztien epeak eta ezaugarriak zehaztuz.

Estrategia egokia definitzen lagundu zaitzaket?

Azaldu mesedez zelan lagundu zaitzaket eta zurekin harremanetan jarriko naiz. Mila esker!

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa

Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazio hau  hemen osatu ahal duzu

BLOGEKO ARTIKULUAK

malos hábitos en SEO

Zure webguneko SEOa kaltetzen duten bost ohitura desegoki

Zure webgunea bizirik mantentzeko lan egiten duzu, irakurleentzat idatziz eta baita bilatzaileetan agertzeko arauak kontuan izanda ere. Baina, sarritan, badaude ohitura batzuk behin eta berriro errepikatu egiten ditugunak: bai beste blog batzutan ikusi ditugulako; edo konturatzen ez garelako. Eta ondorioa kaltegarria da gure blogaren posizionamendu egokirako.

Irakurtzen jarraitu »
LinkedIn enpresa orria

LinkedIneko enpresa-orriak: arlo profesionalean baliabide interesgarria eta, azken berrikuntzekin, onuraduna

LinkedIn enpresa eta profesionalentzako gune nagusia da. Erabiltzaile kopuru aldetik ez dago beste sare sozial handien maila berdinean, Facebookek edo Instagramek lortu dituzten erabiltzaile kopurutan, baina arlo profesionalean lortzen dituen emaitzak kontuan hartzekoak dira.
Beraz, enpresa baten estrategia digitalean gakoa izan daiteke LinkedIn. Zertarako sortu enpresa-orri bat sare sozial honetan? Zein motatako edukiak argitaratu? Eta, zertan datzate aurreko astean iragarritako LinkedIneko enpresa-orrien berrikuntzak?

Irakurtzen jarraitu »