ZURE PUBLIKOAREKIN














KONEKTATU

EDUKI
MARKETINA

Kalitatezko edukiak proiektu edo markari ikusgarritasuna, nabarmentasuna eta posizionamendua emateko gakoa izan daitezke eta bere publikoarekin lotzeko aukera.

Idaztea ez duzu atsegin edo estrategia zehatz bat nola garatzea ez dakizu? Lagundu zaitzaket

Eduki planak sortu, garatu eta martxan jartzen ditut, azken ekintzaraino bideratuz. Horrela, behin egitasmoaren beharrak eta ezaugarriak ezagututa, estrategiarik onena pentsatzen dut eta doitutako edukien plana martxan jartzen dut.

WEBGUNE ETA BLOGETARAKO EDUKIAK

Behar dituzun testuak, helburu eta publikoaren arabera sortuta.

AURKEZPEN ETA TXOSTENAK

Ebook, eskuliburuak, txostenak, aurkezpenak…

GIDOIAK

Spot, iragarkiak, erreportaiak, bideo korporatiboak, etab.

SORMENAK

Iragarkiak, onlineko publizitatea, bannerrak…

Edukiak behar dituzu?

Azaldu mesedez zelan lagundu zaitzaket eta zurekin harremanetan jarriko naiz. Mila esker!

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa

Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazio hau  hemen osatu ahal duzu

BLOGEKO ARTIKULUAK

LinkedIn enpresa orria

LinkedIneko enpresa-orriak: arlo profesionalean baliabide interesgarria eta, azken berrikuntzekin, onuraduna

LinkedIn enpresa eta profesionalentzako gune nagusia da. Erabiltzaile kopuru aldetik ez dago beste sare sozial handien maila berdinean, Facebookek edo Instagramek lortu dituzten erabiltzaile kopurutan, baina arlo profesionalean lortzen dituen emaitzak kontuan hartzekoak dira.
Beraz, enpresa baten estrategia digitalean gakoa izan daiteke LinkedIn. Zertarako sortu enpresa-orri bat sare sozial honetan? Zein motatako edukiak argitaratu? Eta, zertan datzate aurreko astean iragarritako LinkedIneko enpresa-orrien berrikuntzak?

Irakurtzen jarraitu »
sare sozialen monitorizazioa

Marka edo profesionalen monitorizazioaren garrantzia. Badakizu zer esaten den zuri buruz?

Azken urtetan asko hitz egin da marka, profesional eta beste profila batzuek sare sozialetan presentzia izatearen beharrari buruz. Presentzia hori bermatu eta denboran zehar nola gauzatzeko aurreikusi eta prestatzeko plan bat sortzearen beharra azpimarratzen da behin eta berriro.
Baina, sarritan, ahaztu egiten da funtsezko beste atal bat: marka edo profesional horren irudiaren monitorizazioa egitearen beharra, bai plana martxan jarri baino lehen, bai bitartean eta bai ekintza bat amaitutzat ematen denean.

Irakurtzen jarraitu »
euskarazko IKTak - Amaia Ocerin

Euskarazko IKTak: aurrera edo aurrera joateko unea da

Euskara interneten dago. Hainbat ekimen daude hizkuntzaren presentzia sustatzeko sarean, hamaika eragilek sustatuta eta arlo ezberdinetan. Ados. Baina aurrera pausuak ematen azkarragoak izan behar garela uste dut, teknologiaren aplikazioa abiadura handiko trena da eta burokrazian denbora preziatua galtzen ez ote gauden galdetzen diot etengabe nire buruari.

Irakurtzen jarraitu »