Zergatik da orain inoiz baino garrantzitsuagoa zure negozioak Interneten presentzia izatea?

presencia de negocios en internet - Amaia Ocerin
Egun, zure negozioa interneten presentziarik ez badauka esan daiteke ez dela existitzen. Zergatik? Arrazoiak zerrendatuko dizkizut.

Edukien zerrenda

Egunotan Interneteko jarduerak gora egin du. COVID-19k eragin duen osasun krisia dela-eta jasaten ari garen konfinamenduaren ondorioetako bat da.

Negozio askok beren jarduerarekin jarraitu ahal izan dute, interneten oinarritzen direlako. Beste batzuek, sarean presentzia dute, eta saltzen eta fakturatzen jarraitzen jakin dute, gorabeheretara egokituz.

Tamalez, errealitatea zaplazteko bat bezala etorri zaigu, eta arrazoi boteretsu bat erakutsi digu: zure audientzia eta zure bezeroak dauden lekuan egoteko.

Inork ez zuen espero gertatzen ari zaiguna. Eta enpresa eta negozio askok hondamendira behartuta ikusten dute euren burua. Beste batzuk neurriak hartzen ari dira eta egun hauek aprobetxatzen ari dira ahal dutena egiteko, eta egia da batzuek erreakzionatu eta azkartu egin dutela beren bezeroei beste era batera zerbitzua eskaintzeko modua.

Orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da zure negozioak presentzia izatea Interneten. Arrazoiak azalduko dizkizut.

Internetek duen boterea gaur egun

Internet 4.388 milioi erabiltzailera iritsi zen 2019an. Horrek esan nahi du munduko biztanleriaren erdia baino gehiago erabiltzailea dela eta egunero konektatzen dela Internetera.

Horregatik bakarrik plantea genezake edozein negoziok presentzia izan beharko lukeela sarean, ezta?

Oraindik askotan galdetzen didate zergatik ikusten dudan hain beharrezkoa, baldin eta askotan tokiko negozioak badira, eta haien asmoa ez bada kanpoan saltzea, hedatzea edo antzeko ezer ez egitea.

Baina ez gaitezen aurreratu. Zure negozioak, gaur inoiz baino gehiago, Interneten presentzia izan behar duela erabakitzeko arrazoiak zerrendatuko dizkizut.

“Zure negozioa Interneten ez badago, zure negozioa ez da existitzen.”

Bill Gates

Zure negozioak Interneten presentzia izateko arrazoiak

Erantzun laburra, goian irakurri duzuna. Hala zioen Bill Gatesek duela urte batzuk. Gaur inoiz baino gehiago errealitate bat da.

Ikus dezagun zuretzako egin dudan arrazoien zerrenda.

Zure bezeroak dauden lekuan egotea

Jakina, ezta? Zoritxarrez, badirudi negozio askok ahaztu egin dutela hori, edo aurrerago egiteko utzi dutela, ez zelako haien lehendabiziko beharra, eta orain berandu da.

Zure bezeroek zu aurki zaitzaten erraztea

Zer egiten dugu gaur egun produktu edo zerbitzu bat eskuratu nahi dugunean? Interneten bilatu.

Hortaz, zure negozioa ere bertan egon beharko luke, zu aurkitu zaitzaten, eta ondorioz, zu ezagutu zaitzaten.

Harremanak sortzea

Negozioak pertsonek egiten dituzte, ez dezagun ahaztu.

Nik beti esaten dut hauxe dela oinarria: harremanak sortzea.

Erantzun zuzena eta berehalakoa eskaintzea

Horixe da egunotan gehien ikusten ari garen adibideetako bat. Interneten bazaude, zure jarraitzaileek eta bezeroek edo prospektuek edozein unetan galdetu, kontsultatu edo, besterik gabe, zurekin harremanetan jarri ahal izango dute.

Are gehiago, haiekin eraiki duzun harreman horretan oinarrituta, zuk ere haiei kontsulta egin ahal izango diezu.

Balioa ematen duzula frogatzea

Aukera duzu kontatzeko nor zaren, zergatik egiten duzun egiten duzuna eta zeintzuk diren zure helburuak. Benetan garaile ateratzen diren negozioak atzean arrazoi bat dutenak dira. Internet bide bikaina da zure balioa egunero-egunero demostratu ahal izateko.

Zure lehiakideetatik bereiztea

Zer egiten duzu zuk besteek egiten ez dutena, edo zer egiten duzu modu diferente batean? Berriz ere, hauxe da hori demostratzeko bidea.

Eta egiten duzun moduagatik ere bereiz zaitezke.

Zure marka promozionatzea

Alderdirik argienetako bat. Internet zure marka ezagutarazteko tresna bikaina bihurtu da.

Zure merkatua hedatzea

Interneti esker, mundu osorako sarbidea duzu, nahiz eta zure negozioa tokikoa izan. Harritu egingo zaitu zure bisitak nondik iristen diren jakiteak eta nork daki hori ez ote den aukera bihurtuko, nahiz eta zure helburuetako bat ez izan.

Kanpo-proiekzioa duten negozioen kasuan, zer esanik ez.

Ados, eta zelan egingo dut?

Kontua ez da webgune bat arinketetan egitea eta sare sozialetan profilak sortzea kontrol barik.

Kontuz horrekin, egun hauetan negozio batzuk erortzen ari dira akats horrengatik. Orain arte erabaki ez baduzu, ez presarik hartu, eta ez hartu erabakirikaurretik ondo pentsatu gabe.

Interneten presentzia duen orok estrategia bat izan behar du oinarrian. Estrategia horri edukiak eta ekintzak gehitu behar zaizkio gero. Baita konstantzia apur bat ere.

Pentsatu zure negozioak edo markak ingurune digitalean izango duen isla eraikitzen ari zarela. Beraz, alderdi guztiei erreparatu behar diezu eta zentzuz jokatu.

Interneteko presentzia definitzeko pausuak

Horietako bakoitzari artikuluak eskainiko badizkiot ere, hauxe litzateke jarraitu beharreko ibilbide-orri laburtua.

1 Helburuak zehaztu

Pentsatu non zauden eta nora heldu nahi duzun.
Has zaitez zure AMIA aztertzen eta jarri helburu batzuk. Nora iritsi nahi duzun argi izan gabe, ezingo duzu ekintzarik zehaztu eta martxan jartzeko erabakirik hartu.

2 Hautatu presentzia hori zein kanaletan islatuko duzun

Ez duzu sare sozial guztietan profilik ireki behar, ezta zure eskumeneko beste negozio batzuetan ere. Hori ere akats bat izaten da: sare sozial askotan aldi berean abiatzea, bakoitzean zer egin aurreikusi gabe.

Nik beti gomendatzen dut maximo bat: hobe da gutxi izatea eta egiten duzunak zentzua izatea, estrategia bati jarraitzea eta ondo kudeatzea, askotan presentzia izatea eta eduki eta jarduerarik gabe uztea baino.

Non daude zure audientzia, zure publikoa, zure bezeroak? Hor egon beharko duzu, noski.

3 Ikusgarritasuna lortzeko lan egin

Ezagutzera eman, kontatu nor zaren eta zer egiten duzu.

Ingurune fisikoan ere, adierazi online presentzia duzula: prospektoetan, lagunei, bezeroei, etab.

4 Balioa eman

Hemen bazaude, ekarpenak egiteko da. Adi egon zure merkatuak, zure publikoak egiten duenari, sentitzen duenari, behar duenari… Eta pentsatu nola lagun dezakezun, zer eskaini.

Balio-edukiak laguntzen dio zure komunitateari zerbait lortzen, helburuak lortzen. “Zerbait” hori askotarikoa izan daiteke: animatzea, zure aditu arloari buruzko aholkuak jasotzea, informazioa…

Balioa ematea izango da gakoa, alde batetik, zure arloan sinesgarritasuna irabazteko, eta, bestetik, aipatu dizudan konfiantzazko harreman hori sortzeko.

5 Konstantzia

Kontua ez da momentu bat duzunean zerbait argitaratzea, eta ostean hilabete batez ahaztea.

Gakoetako bat konstatzia da, esan dizut.

Konpromiso bat hartu duzu, orain hura betetzea tokatzen zaizu.

Edukiak argitaratzea negozioan hartu behar duzun beste zeregin bat bezala ikusi behar duzu; zuk egin edo beste pertsona batzuek bideratu, nire kasuan bezala.

Ni arduratzen naiz profesionalentzako eta negozioetarako lan horiez guztiez.

Orain badakizu nondik abiatu, zer uste duzu? Animatuko zara?

Partekatu nahi duzu?

Azken artikuluak

Harpidetu zaitez eta informazioa jaso

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazioa hemen osatu ahal duzu