Zure blogera bisitak erakartzeko bost teknika

atraer visitas al blog
Zure blogera bisitak erakartzea ez da erraza. Oraingoan aholku batzuk ematen dizkizut, erakargarria izateko egin ditzakezun ekintza batzuk. Jarrai itzazu eta bisitak etorriko zaizkizu.

Edukien zerrenda

Egun, ia enpresa gehienek eta are gehiago, interneten presentzia beramtu nahi dutenek, blog baten beharra daukate. Zergatia? Erraza: doako eta baliozko edukia hedatzeko eta erabiltzaileen esku jartzeko modurik erraz eta merkeena da. Horren bitartez, gainera, erabiltzaile horiek bezero bilakatu, horiekin harremana lotu eta fidelizatzea lor daiteke blogaren bitartez.

Baina hau ez da nahikoa, blogeko edukiek erabiltzaileengan bilatutako efektua lortu ahal izateko hauengana heldu behar delako. Beraz, blogerantzako bisitak erakarri beharko dituzu.

Oraingoan, sarearen itxaso zabal honetan bloga daukazula hedatzeko eta erabiltzaileengana hurbiltzeko zenbait teknika kontatuko dizkizut.

Zelan erakarri blogarekiko bisitak?

Bisitak erakartzea ez da erraza, batez ere blogaren hastapenetan.

Baina agian aholku hauek bide hori azkarragoa izan dadin lagunduko zaituzte.

1. Izenburu erakargarriak sortu

Titularra batzuetan testua bera baino garrantzitsuagoa da. Erabiltzaileen arreta piztu behar du eta edukia kontsumitzeko interesa sortu. Artikuluan aurkituko dutena deskribatzera ez mugatu. Interesa piztea, jakinmina sortu behar duzu.

Testuan irakurri ahal izango duenari buruz deskribapena egin bai, baina bukaera jakiteko jakinmina sortu behar duzu.

2. Hitz gako egokiak erabili

SEO posizionamendua erabakigarria da modu organikoan erabiltzaileengana iristea lortzeko. Horregatik, oso ondo pentsatu behar dira zeintzuk izango diren erabiliko dituzun hitz gakoak. Orekatuak eta publiko objektiboarekin erlazioa dutenak aukeratu: generikoak hilero bilaketetan agertzen direnen artean egoteko, baina aldi berean zehatzak eta espezifikoak, konpetentzia gehiegirik ez egoteko.

Hitz gakoak modu egokian erabili: tituluan, buruetan eta testuaren gorputzean dentsitate nahikoan.

3. Eduki espezifikoa

Erabiltzaileek gero eta gehiago eduki espezifikoagoa bilatzen dute. Horregatik eduki espezializatua daukan blog bat idaztea generikoa duen bat baino sortzea egokiagoa da.

Erabiltzaileek zu zure eremuko jakitun bezala ezagutzea modurik egokiena da.

4. Sare sozialak erabili

Sare sozialek zure blogeko edukiak hedatzeko tresna paregabea dira. Modu organikoan posizionatzea ondo dago, baina sare sozialek bultzakada handia sor dezakete bisiten ikuspegitik.

Bisiten kopurua handitzeko tresna egokiak dira.

5. Gonbidatuen artikuluak

Zure eremuko beste blog batzuetan idazteak bi ekarpen emango dizkizu: bata, bisita gehiago, erabiltzaile gehiagok ezagutuko zaituelako; bestalde, SEO hobea, zure artikuluak blog horietatik estekatu ahal izango dituzulako.

Martxan jarri eta probatu bost teknika erraz hauek. Zure blogak aurrera egingo du eta irismen handiagoa lortuko du.

Partekatu nahi duzu?

Azken artikuluak

Harpidetu zaitez eta informazioa jaso

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazioa hemen osatu ahal duzu