Zure negozioaren SEO lokala lantzen duzu? Bultzada digitala izan daiteke posizionamendua hobetzeko

SEO-local - blog Amaia Ocerin
Toki-mailan jarduten duen enpresa edo negozio bat baduzu, maila globalagoan jarduten badu ere, SEO lokala izenekoa lantzea beharrezkoa, ezinbestekoa izango zaizu. Tokiko web-posizionamendua hobetzeko teknika horiek ikusgarritasun handiagoa lortzen lagunduko dizute, eta horrek etekin ekonomikoa ekarriko du, salmentei eta bezeroei esker.

Edukien zerrenda

SEO lokala edo tokiko web-posizionamendua ezinbesteko zeregina da espazio fisiko bat duten enpresentzat edo negozioentzat. Helburua da Interneten promozionatzea eta bilaketa lokalen lehen posizioetan agertzea. Ba al zenekien Googleren bilaketen ia % 74 tokiko enpresentzat direla? Horrek esan nahi du Googlek lehen emaitzetan erakutsiko dituela erabiltzailearen eremu geografikoan ondoen kokatuta dauden enpresen (edo negozioen) webguneak. Ulertzen duzu zenbateko garrantzia izan dezakeen?

SEOa tokiko maila horretan lantzea, jakina, ez dago SEO globalaren berezko zereginekin bat. Biak dira baliozkoak.

Zer da SEO lokala

SEO lokalak kokapen geografiko berean, eremu edo hiri berean, dauden erabiltzaileen Googleren bilaketa lokaletan agertzea bilatzen du. Beraz, zure negozioa edo enpresa inguruko beste enpresa batzuekin lehiatzen da emaitza horietan agertzeko; zure enpresaren webguneak postu batzuk zure inguruko beste batek baino hobeto kokatzea tokiko SEO hori nola landu den zehaztea izango da.

Adibidez, “Bilboko gosari-tabernak” bilaketa bat egiten badut, Googlek nire ondoan dauden lokal-mota horien emaitzak eskainiko dizkit. Zein agertuko zaizkit aurrena? Bilatzaileak ezartzen dituen baldintzak ondoen betetzen dituztenak, berehala ikusiko ditugunak.

Horrela, tokiko SEOak ikusgarritasuna emango digu gure eremu geografikoan. Eta hori aplikatzeak abantaila eta desabantaila ugari ditu.

Nolako abantailak eskaintzen ditu SEO lokalak?

SEO lokala lantzea izan daiteke zure negozioak posizionamendu digitala lortzeko behar duen bultzada. Hemen dituzu SEO lokalak eskaintzen dizkizun 8 abantaila, zure negoziorako bultzada digitala izateko.

1 Marka hobeto ikustea eta kokatzea

Zure negozioa tokiko bilaketetan ondo kokatuta agertzen bada, zure marka indartuko da. Ikuspena eta irudi ona eskutik helduta joango dira.

2 Konpetentziari aurre egin

Bilatzaileen emaitzetan postuak aurreratzea abantaila garrantzitsua da zure lehiakideekiko. Ikuspen handiagoa lortuko duzu.

3 Bezero potentzialeei sarrera

Bezero potentzial berriak ezagutzen badizkizute, zure negoziotik gertu egongo direnak, bezero bihurtzea lortzeko aukera handiagoa izango duzu.

4 Web trafikoa handitzea

SEO ondo lantzen duen webgune batek bisitak erakarriko ditu.

5 Ikusgarritasun handiagoa Google Maps-en

Zure eremu geografikoan negozioa ondo kokatzea zuzenean lotuta egongo da Google Maps-en ikuspena lortzearekin.

6 Ikusgarritasuna lokalean, globalean baino errazagoa

Googlek algoritmoaren bi alderdiak lantzen ditu, bilatzailean webgune batek duen posizioa erakusten duena. Tokiko ingurunean posizio nabarmenetan ager dadin lantzea askoz errazagoa da ingurune globalean lortzea baino, bertan lehia askoz ere indartsuagoa baita.

7 Inbertsio gutxi eta itzulera handia

Tokiko posizionamendu ona lortzeko modurik onena zure negozioaren fitxa Google My Businessen irekitzea da. Zure ingurunean ikuspena lortzeko plataforma bat eskaintzen dizun doako baliabidea da.

8 Salmentak handitzeko posibilitatea

Laburbilduz, zure salmenta-helburuetan emaitza hobeak lor ditzakezu.

Beraz, zure negozioari bultzada digitala eman nahi badiozu, badakizu.

Partekatu nahi duzu?

Azken artikuluak

Harpidetu zaitez eta informazioa jaso

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazioa hemen osatu ahal duzu