Zure webguneko SEOa kaltetzen duten bost ohitura desegoki

malos hábitos en SEO
Zure webgunea bizirik mantentzeko lan egiten duzu, irakurleentzat idatziz eta baita bilatzaileetan agertzeko arauak kontuan izanda ere. Baina, sarritan, badaude ohitura batzuk behin eta berriro errepikatu egiten ditugunak: bai beste blog batzutan ikusi ditugulako; edo konturatzen ez garelako. Eta ondorioa kaltegarria da gure blogaren posizionamendu egokirako.

Edukien zerrenda

Zure webgunea bizirik mantentzeko lan egiten duzu, irakurleentzat idatziz eta baita bilatzaileetan agertzeko arauak kontuan izanda ere. Baina, sarritan, badaude ohitura batzuk behin eta berriro errepikatu egiten ditugunak: bai beste blog batzutan ikusi ditugulako; edo konturatzen ez garelako. Eta ondorioa kaltegarria da gure blogaren posizionamendu egokirako.

Artikulu honetan ohitura horietako batzuk azalduko ditut eta behin betirako gainetik kendu behar ditugunak. Hau SEOra begira emaitza onak lortzeko ezinbestekoa izango da.

SEOa zer da

Badaezpada, SEOa zer den berriro azalduko dut. SEOa marketin digitaleko estrategia bat da eta honen helburua da webgunea bilatzaileen emaitzetan ahalik eta posturik aurrenekoetan kokatzea lortzea.

Zure webguneko SEOa kaltetzen duten ohitura txarrak

Webgune batek posizionamendu ona lortzeko Googlek bere algoritmoan ezartzen dituen irizpidetara moldatu beharko zara eta ondoren aipatzen diren akatsaik ez egitea bermatu behar duzu. Ohitura hauek oso kaltegarriak dira, baina, aldi berean, oso ohikoak. Eta ekiditea posible da, hori bai.

Edukia webgunea posizionatzeko besterik sortzea ez da komeni

Kalitate gutxiko edukia sortzea eta soilik SEOa buruan izanda ez da gomendagarria. Hau oso praktika ohikoa izan da azken urtetan, baina gero eta zentzu gutxiago dauka. Aukera da benetan erabiltzaileentzat baliagarria izan daitekeen edukia sortzea. Ondoren, SEOrako egokia izango diren doikuntzak egitea izango litzateke eman beharreko urratsa.

Akatsak zuzentzeko denborarik ez aurreikustea

Webguneak sortzerakoan sarritan ahaztu egiten da denbora tartea eskaintzea akatsaka zuzentzeko. Ohikoa da akatsak egotea, webguneak denbora gehiegi behar izatea kargatzeko, orri batzuk ez ikustea… Puntu hauek ere berrikusi behar dira eta zuzendu.

Link building egitea baina teknika desegokiak erabiliz

Webgune garatzaile batzuek egiten duten beste praktika desegoki bat link building deritzona teknika agresiboen bitartez egitea da; hau sarritan eskarmentu faltagatik egiten da. Link building-a webgune batera bisitak erakartzeko eta SEOa hobetzeko estrategia oso erabilgarria da, baina modu egokian egiten ez bada, efektua kaltegarria izango da.

Kalitate gutxiko direktoriotan webgunea argitaratzea ez da batere praktika egokia edo onartuak eta zilegiak ez diren praktikak egitea. Link building-a modu naturalean sortu behar da, webgunea zabalduz eta beste erabiltzaile batzuentzat estekatzeko aproposa dela ziurtatuz. Kalitatea bermatuz eta interesa piztuz lortuko da.

Bilatzaileen algoritmoetara ez egokitzea

Edukien bilatzaileak, Google handia eta besteak, etengabe eguneratzen dabiltzate. Beti azken berrietara adi egon behar zara; eguneraketa batek aldaketak eska ditzake zure webgunean, postuak mantendu nahi badituzu.

Webgunean argitaratzen diren irudiak ez optimizatzea

Webgunean argitaratzen diren irudi edo argazkien tamaina optimizatzea beharrezkoa da; bestela, webgunearen karga astiroago egingo da, pisutsua izango delako eta emaitzetan beherago agertuko da. Izena eta alt atributoak betetzeak inportantzia handia dauka baita ere.

Beraz… kontuan izateko beste ohar batzuk

Bost aholku hauek jarraitu eta egunerokoan aplikatu:

  1. Balio erantsia eskaintzen dituzten edukiak sortu.
  2. Ezaugarri teknikoei erreparatu.
  3. Estekak lortzea edozein modutan ez da egokia. Bilatu, baina merezita.
  4. Bilatzaileen inguruan sortzen diren aldaketei adi egon.
  5. Irudiak ondo etiketatu eta pisu egokian argitaratu.

Partekatu nahi duzu?

Azken artikuluak

Harpidetu zaitez eta informazioa jaso

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazioa hemen osatu ahal duzu