Zure webguneko SEOari kalte egiten dioten bost ohitura txar

malos hábitos en SEO
Ahal duzun guztia egiten duzu zure bloga bizirik mantentzeko, eta irakurleentzat eta bilatzaileentzat idaztea hartzen duzu kontuan. Baina, batzuetan, ohitura batzuek, beste blog batzuetan egiten ikusi ditugulako edo deskuiduz, gure blogaren posizionamendu onari kalte egiten diote eta ez gara horietaz jabetzen. Artikulu honetan SEOaren onerako baztertu behar ditugun ohitura txar horietako batzuk azaltzen dizkizut.

Edukien zerrenda

Ahal duzun guztia egiten duzu zure bloga bizirik mantentzeko, eta irakurleentzat eta bilatzaileentzat idaztea hartzen duzu kontuan. Baina, batzuetan, ohitura batzuek, beste blog batzuetan egiten ikusi ditugulako edo deskuiduz, gure blogaren posizionamendu onari kalte egiten diote eta ez gara horietaz jabetzen. Artikulu honetan SEOaren onerako baztertu behar ditugun ohitura txar horietako batzuk azaltzen dizkizut.

Zer da SEOa?

Oraindik termino hori zertan datzan ez dakien despistaturen bat badago, definitu egingo dugu. SEO marketin digitaleko estrategia bat da, webgune bat bilatzaileen emaitzetan ahalik eta gehien kokatzean oinarritzen dena.

Zure gunearen SEOa kaltetzen duten ohitura txarrak

Zure webguneak posizionamendu ona izan dezan nahi baduzu, Googleren algoritmora egokitu behar duzu, eta jarraian aipatzen dizkizudan akatsetako bat ere egiten ez duzula ziurtatu. Horiek dira ohitura kaltegarrienak, baina, aldi berean, ohikoenak. Eta desagerrarazi daitezke, eta erremedioa jarri ere.

Ez sortu edukia zure webgunea kokatzeko helburuarekin bakarrik

Lehenik eta behin, zure guneko SEOa hobetzeko soilik kalitate edo garrantzi gutxiko edukirik ez sortzea aholkatu behar dizugu. Hori oso ohikoa izan da webmaster batzuetan azken urteotan, baina gero eta zentzu gutxiago du, edo bat ere ez. Aukerarik onena erabiltzaileei laguntzera edo balioa ematera bideratutako edukia sortzea da, ondoren eduki hori editatzen saiatzeko, posizionamendua hobetzeko.

Akatsak zuzentzeko denbora ematea ahaztu

Webguneen diseinatzaile batzuek ahaztu egiten dute webgunean gertatzen diren akatsak konpontzen denbora ematea. Normalean, web orri guztiek erroreak izaten dituzte beren bizitza-denboran, nahi gabe blokeatutako orrialdeak bezalako erroreak edo gunearen karga motela. Hori kontuan hartzen ez bada, bilatzaileen emaitzetan posizioak jaitsi daitezke.

Link building modu oldarkorrean egiten saiatzea

Web orri hasiberrien edo eskarmentu gutxiko web orrialdeen garatzaile batzuen beste jardunbide bat link building oldarkorregia egiten saiatzea da. Link building, zalantzarik gabe, gune baten SEOa hobetzeko estrategia eraginkorrenetako bat da, baina behar bezala egiten ez bada, posizionamendurako kaltegarria izan daiteke.

Ahaztu zure webgunearen esteka bat argitaratzea kalitate txarreko direktorioetan edo webguneetan, edo iruzurrezko beste taktika batzuk erabiltzea. Link buildinga modu naturalean eraiki behar da, sareko beste erabiltzaile batzuek estekatu nahi zaituzten zain edo haiekin harremanetan jarrita, zure gunea interesatzen zaien ikusteko.

Bilatzaileen algoritmoen eguneratzeetara ez egokitzea

Eduki bilatzaileak, horien artean Google ospetsua, denbora gutxian eguneratzen ari dira. Ez ahaztu beti informatuta egotea, eguneratze berri bat abiaraz baitezakete, zure guneko atal batzuk aldatzea eskatzen duena, lehen emaitzetan jarrai dezan.

Webgunera igotzen diren irudiak ez optimizatzea

Zure webguneko irudien tamaina optimizatzea oso garrantzitsua da, bestela kargatzeko denbora handitu egingo baita eta rankingean posizioak jaitsiko dituzu. Gogoratu, halaber, alt atributuak eta izena gehitzea, ahal dela gako-hitz bat erabiliz.

Laburbilduz… kontuan hartu beharreko beste hainbat tip

Beraz, memorizatu bost aholku hauek  eta aplikatu egunerokoan:

  1. Balioa ematen duen edukia sortu.
  2. Arreta jarri alderdi eta xehetasun teknikoei.
  3. Loturak kosta ahala kosta ez. Estekatu zaitzaten bilau, baina bere merituengatik.
  4. Bilatzaileei buruzko nobedadeen berri izan.
  5. Ondo etiketatutako irudiak eta pisu zuzena dutenak erabii.

Partekatu nahi duzu?

Azken artikuluak

Harpidetu zaitez eta informazioa jaso

Pribatutasun politikaren gaineko oinarrizko informazioa
Arduraduna: Amaia Ocerin
Helburua: Nire zerbitzuen gaineko gaineko informazioa ematea erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera
Legitimazioa: Egokitzen zaien pertsonen baimena
Hartzaileak: Webgunea ostatatu EBko herrialde batean
Eskubideak: Iristea, zuzentzea edo ezabatzea
Informazio gehigarria: Informazioa hemen osatu ahal duzu